Noticias

Rss
FEB 06 2020

CIC energiGUNEk ThermLab sortu du, euskal industriari kudeaketa termikoko soluzio aitzindariak emateko

CIC energiGUNEk ThermLab sortu du, euskal industriari kudeaketa termikoko soluzio aitzindariak emateko

Beste batzuen artean Cegasaren, Gamesa Electricen, Iberdrolaren edo Ingeteamen interesa piztu duen ekimenak industriako zenbait prozesuren eta produkturen, ibilgailu elektrikorako baterien, panel fotovoltaikoen, erdi-eroaleen edo potentzia transformadoreen, prestazio teknikoak handitzeko aukera emango du.

 (Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 6an)

CIC energiGUNE, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea den ikerketa zentroak, ThermLab ekimena jarri du martxan, euskal industriak analisi eta testatze termikoko azpiegitura aurreratua zuzenean eskuratu ahal dezan, arlo horretan mundu mailan puntakoa den ikerlari taldearen lankidetza izateaz gain. Helburua, enpresek beren lehiakortasuna hobetzea da, euren produktuetan eta industriako prozesuetan kudeaketa termikoko kontzeptu berritzaileak ezartzearen abantailei esker. Alkargo, Cegasa, Ferchau, Gamesa Electric, Giroa, Iberdola, Idom, Ingeteam edo Zigor enpresek, besteak beste, interesa erakutsi dute jada ekimenaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko Sailak Industria Zuzendaritzaren bitartez finantzatutako ThermLab proiektuak, kudeaketa termiko eskasak eragindako arazo nagusiei, batez ere prestazio teknikoen murrizketari eta produktuen bizitza baliagarriari, aurre egiteko tresna eraginkorra bihurtu nahi du. Era berean, material eta teknologia berriak zaintzeko eta esperimentatzeko antena bat jarri nahi du euskal industriaren zerbitzura, aurkikuntza zientifiko berrietan oinarritutako berrikuntza areagotua lortzeko, modu seguruan eta ingurune erraztasunak ematen dituen ingurunean.

Horrela, enpresek ezagutza disruptiboa integratu eta kudeaketa termikorako teknologia aurreratua balioztatu ahal izango dute, industriaren ikuspegitik garrantzitsua den eskalan egindako saiakuntzen bidez, merkaturatu daitezkeen garapenetan behin betiko txertatu aurretik. Gainera, ThermLabek atea irekitzen dio bero-soberakinaren aprobetxamenduari. Hori  energia iturri garrantzitsu gisa kudea daiteke eskariaren arabera erabiltzeko, eta ekoizpen prozesuaren ingurumen arloko inpaktua murrizten ere laguntzen du, kudeaketa eraginkorrak kostuak eta C02 isurketak murrizten baititu.

Mota horretako ekintzak aplikatzearen garrantzia maila globaleko garapen-aurreikuspenek abalatzen dute. Iazko Research & Markets erakundearen txostenaren arabera, 2024an kudeaketa termikorako teknologien merkatua 15.86 bilioi dolarrera iritsiko dela aurreikusten da.

Zehatzago esanez, kudeaketa termikoa hainbat sektoretan konpondu beharreko faktore kritikoa da. Sektore horien artean daude etxeko eta industriako kontsumorako beroaren ekoizpena, bateriak kudeatzeko sistema termikoak, eskala handiko biltegiratze termikoko sistemak, ibilgailu elektrikoak termikaren ikuspegitik egokitzeko sistemak, potentzia-elektronikako bihurgailuak hozteko sistemak, bihurgailuak eta koadro elektrikoak hozteko sistemak, transformadoreak eta transformazio-zentroak, energia berriztagarrietarako, eolikorako eta fotovoltaikorako, hozteko sistemak, makina termiko industrialak eta bero-ponpak, eta espezializazio arloen arteko hibridazioa.

Horrela, kudeaketa termiko aurreratuaren potentzialtasunetako batzuen garapena dagoeneko abian jarri da CIC energiGUNEren lankidetzarekin Iresenen (Maroko) garatutako planta pilotu amaitu berria bezalako proiektuetan. Planta horrek 1MW gorde ditzake egunez, eskari handieneko gaueko aldietan kontsumitzeko, 130 MWh energia astean.

Jauzi kualitatiboa euskal industriarentzat

Thermlab ekimenak dagoeneko interesa erakusten duten dozena bat gutun jaso ditu euskal enpresetatik, eta horrek agerian uzten du euskal industria sareak ezagutza disruptiboan jauzi diferentziala eman ahal izateko tresna bat izateko beharra daukala. CIC energiGUNEk garatutako ekimen horri esker, euskal industriak ezagutza aditua eta azterketa eta testatze termikoko azpiegitura egokiak eskuratu ahal izango ditu, eta horiek beharrezkoak dira merkatu globalean bere produktuen eta zerbitzuen lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko duten berrikuntzak sartzeko. Izan ere, merkatu horretan aldaketa teknologikoek enpresa bat merkatutik kanpo utzi dezakete.

ThermLab jauzi kualitatibo eta diferentziala da, hainbat arlorakointeresgarriak diren zeharkako ildo teknologikoak integratuz eta enpresak negozio-aukera berrietara orientatzea erraztuz, bai korporazio handietara, baita baliabideak ikuspegi berrietara bideratzeko gaitasun txikiagoa duten ETEetara ere. Gainera, zuzeneko konexioak ditu Fabrikazio Aurreratuaren alorrarekin, Adimen Artifizialaren, Big Dataren eta IoTren arloetako eraldaketa digitalarekin, besteak beste, eta baita eraldaketa ekologikoarekin ere.

Azkenik, ThermLabek, erdi mailako heldutasun teknologikoa duten ideia berrietatik merkaturatu daitezkeen mailetara igarotzeko aukera emango dio industriari, eta, horietatik abiatuta, berrikuntza inkrementalak sortu ahal izango ditu denborari eta baliabideei dagokienez eraginkorra den moduan.

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE Europako erreferentziazko ikerketa gunea da energiaren biltegiratzearen arloan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiak ditu bere patronatuan: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, idom, Solarpack, mondragon KORPORAZIOA eta nortegas.

Horrez gain, CIC energiGUNE Europa hegoaldeko energia biltegiratze arloko erreferentziazko laborategia da, beste inon ez dauden instalazioak baititu. Horien artean, biltegiratze elektrikorako (automoziorako egoera solidoko bateriak barne) eta biltegiratze termikorako prototipatu eta testatze azpiegiturak azpimarratu behar dira. 600 argitalpen zientifikotik gora ditu eta urtean 40 industria proiektu baino gehiagotan hartzen du parte.

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.