Eraikina eta instalazioak

  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image
  • image

Euren artean ardatz funtzional baten bidez eta zentroaren jarduna egituratzen duen agente gisa jarduten duen komunikazio-ardatz baten bidez konektatuta dauden eraikin modularren multzo gisa osatzen da CIC Energigune. Profesionalen arteko harreman informala sustatzeko helburuz diseinatu dira sortutako guneak, ikertzaileek giro lasai batean transmiti dezaten beren ezagutza.

Parkearen bide nagusiaren parean dagoen eraikin nagusienean daude harrera, “Power Storage; Batteries & Supercaps” arloari lotutako laborategiak, ekipamendu-plataformak (Mikroskopia elektrikoko plataforma, Azalerak aztertzeko unitatea, X izpien difraktometria plataforma eta Erresonantzia magnetikoaren plataforma), Mekanika- eta elektronika-tailerrak, prestakuntzarako eta mintegientzako eremua eta administrazio-bulegoak.

A eraikinaren beheko solairuan kokatutakoez gainera, gune guztiaren estalkian gainean, eta instalazioen zati garrantzitsu gisa, 100 kW elektrizitate fotovoltaikoa ekoizteko gaitasuna duen instalazioa dago.

Dimentsio txikiagoko eraikinak “High Temperature Thermal energy Storage” arloarekin lotutako laborategien instalazioak ditu, arlo horretako berariazko ekipamenduarekin batera.

Bi eraikinen artean (A eta B), CIC Energigunek 110 lanpostuko gaitasuna du eta horietatik 100 ikertzaileek hartuko dituzte. Zentroarentzat lehentasuna dute giza harremanek eta elkarreragina bultzatzeak eta azterketa eta ikerketa arloetan babesa ematea. Hori dela-eta, solairu bakoitzean gune jakin bat dago ikertzaileek gozamenerako. Lan-mahaiak bata besteari lotuta daude, gainera, ikusizko tarterik gabe, lan-giroa koordinatua eta bateratua izan dadin.

Unitate bakoitzaren laborategien edukia eta egitura definitzea irekita dago (on demand), arlo bakoitzeko arduradunek definitzeko zain.

Lortzen den irudi orokorrak izaera teknologikoa eta berritzaile markatua du, natura eraikinean islatuta ikus daiteke eta berarekin bat egiten du. Ezaugarri nagusi ditu:

  • Gunea hazteko eta laborategiak konfiguratzeko modularitatea eta malgutasuna:

    Crecimiento
  • Erosotasunez lan egiteko baldintza onenak:

    Orientacion
  • Ingurumen- eta paisaia-inpaktua murriztea

    Reducción de Impacto Ambiental
  • Eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna: A kalifikazioa

    Calificación de eficiencia energética de edificio terminado

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.