ELENA CANDIDA GONZALO MARTIN

Aurkezpena

Elena C. Gonzalo Doktoreak 2011. urtean lortu zuen bere doktoretza Madrilgo Unibertsitate Complutensean, Li ioi baterientzako material katodikoen garapen eta ikerkuntzan burututako lanarekin. Bere tesia San Pablo CEU Unibertsitateko Flaviano Garcia Alvarado y Alois Kuhn katedradunengatik gainbegiratua izan zen. Doktoregoa burutzen zegoelarik, 3 egonaldi egin zituen atzerrian: lehenengoa Ångström laborategian (Uppsala, Suedia, 2006), Josh Thomas katedradunak zuzendutako ikerketa-taldean, non Li ioi bateriekin lanean aritu zen; bigarrena, bi hilabeteko iraupena izan zuelarik, H.-J. Meyer katedradunak zuzendutako taldean aurrera eraman zuen (Tübingen-eko Unibertsitatean, Alemanian, 2007), non Niobio klusterren sintesi metodo berriak ikasi zituen; eta hirugarrena, bi hilabeteko iraupenarekin baita ere, Bath-eko Unibertsitatean burutu zuen (Erresuma Batua, 2012), S. Islam katedradunak zuzendutako taldean, bertan hasi zen Li-Fe-F oinarritutako sistemetarako simulazio metodoetan eta kalkulu teorikoetan trebatzen. 2011-2012 ikasturtean Unibertsitate Complutenseko Kimika Zientzia Fakultateko doktorego tesi hoberenera saria jaso zuen. 2011-2012 urteetan, Gonzalo doktoreak ikertzaile doktoratu gisa lan egin zuen San Pablo CEU Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Irakasle laguntzaile lanetan aritu zen Farmazia graduko lehen kurtsoan, Kimika Orokorreko eta Kimika Inorganikoko irakasgaietan. 2012ko azarotik aurrera, Gonzalo doktoreak CIC energiGUNE ikerketa zentroan lan egiten du. Doktorego ondoko ikertzaile gisa, lau hilabeteko egonaldia egin zuen Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2016) Peter Bruce katedradunaren laborategian. Bertan, sodio ioi baterientzako material katodiko berria sortu zuen. 2017an, Gonzalo doktoreak ikertzaile iraunkorra bilakatu zen. Bere ikerketa eremua, Li eta Na baterientzako elektrodo material berriak bilatzera bideratuta dago, baita zelda elektrokimikoen osagaien arteko interfaseak aztertzera ere. Gonzalo doktoreak, inpaktu indize handiko nazioarteko aldizkarietan 40 argitalpen baino gehiagoren eta bi patenteen egilea da. Era berean, ikerketa-proiektu ugarietan lan egin du, maila erregional, nazional eta Europa mailan, lehiaketa publikoko deialdietan lortutako diru-laguntzekin.

Interes zientifikoak

  • Litio eta Sodio-ioi bateriak.
  • Materialen sintesia eta karakterizazio fisiko-kimikoa.
  • Karakterizazio elektrokimikoa.
  • Interfaseen analisia.

Jarduera zientifikoa

  • Katodo materialen sintesi eta karakterizazioa.
  • Laborategi-mailan zein industria-mailan materialen karakterizazio estrukturala in-situ eta ex-situ tekniken bitartez.

Sariak

  • 2011-2012 ikasturtean Unibertsitate Complutenseko Kimika Zientzia Fakultateko doktorego tesi hoberenaren. 2011ko azaroa.
  • Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Harreman Internazionalen Errektoreordetzak eskainitako 6 hilabeteko egonaldia egiteko beka Uppsalako Unibertsitatean (Suedia). 2006ko urtarrila
  • Jose Castillejo beka, Oxford Unibertsitatean 4 hilabeteko egonaldia aurrera eramateko. 2016ko apirila

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE