IÑAKI MADINABEITIA TERRONES

Aurkezpena

Fisika eta ingeniaritza elektronika gradu bikoitza 2014.urtean burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean Iñakik. Frekuentzia altuko aplikazioetarako hari leherketa elektriko (EEW) bitartez lorturiko FeNi nanopartikulen estruktura eta ezaugarri magnetikoak aztertu zituen gradu amaierako lanean. CIC nanoGUNEn "Remote magnetic control of nanoparticles in fluids for focused drug delivery and stern cell targeting" proiektuarekin egonaldia egin ondoren, Energia berriztagarri eta jasangarritasun energetikoaren Masterra burutu zuen Bartselonako Unibertsitatean. Kataluniako Energia Ikerketa zentroan (IREC) egin zuen master amaierako lana, ESEH (Energy Storage / Energy Harvesting) taldeko partaide izanik. Lan hori, eguzki hidrogenoa lortzera zegoen bideratua, ALD teknika bitartez lorturiko TiO2 geruza meheak erabiliz. Fagor Ederlan Group – Edermobility Services enpresan ere aritu da. Merkatu-azterketa bat eginez 20.000 biztanletik beheragoko herrientan “Smart cities” kontzeptuaren inplementazioa aztertuz. 2017ko otsaila geroztik, CIC energiGUNEn doktoretza ikaslea da, Tecnaliarekin elkarbanatuta, Estruktura eta Gainazal azterketa taldeko partaidea izanik, Energia biltegiratze, Bateria eta Superkondentsadore sailean.

Interes zientifikoak

  • Egoera solidoko bateriak
  • Tentsio handiko geruza meheko bateriak
  • Baterien osagaien gainazal kontaktuen azterketa

Jarduera zientifikoa

  • Geruza mehen fabrikazio teknikak
  • Gainazal eta estruktura azterketa
  • Azterketa elektrokimikoa

Sariak

  • Talentia programan parte hartzeko hautatua, Bizkaia Xede-k antolatua, 2014
  • Espaniar gobernuak emaniko Seneka dirulaguntza, 2013-2014

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE