MAIDER ZARRABEITIA IPIÑA

Aurkezpena

Maider Zarrabeitiak Kimikako lizentziatura (2012) eta Materialen Berrien Masterra (2013) eskuratu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikertzaile gisa aritu zen Masterra garaian Kimika Inorganikoko sailean, Teófilo Rojo irakaslearen gainbegiratzean. Master proiektua CIC energiGUNE ikerketa zentroan burutu zuen. Doktoretza Internazionala 2016-an eskuratu zuen UPV/EHU-an “Low and high voltage stability of Na-ion battery materials: study of structural, transport and interfacial properties” izenburua duen tesia garatuz eta Master proiektuaren zuzendari berdinekin, Miguel Ángel Muñoz-Márquez eta Montse Casas-Cabanas doktoreak. Tesia CIC energiGUNE-ko Egitura eta Gainazal Analisi taldean burutu zuen Eusko Jaurlaritzak finantziatuta hiru urteko aurre-doktoretza diru laguntzaz. Tesi proiektuak egitura, garraio eta interfase propietateen arteko erlazioa aztertzen du Na-ioizko baterientzako tentsio baxuko eta altuko hiru material desberdinetan. Egitura propietateak X-izpien bidez ikertuak izan dira, garraio eta interfase propietateak berriz, inpedantzia espektroskopi elektrokimikoa eta X-izpi fotoelektroi espektroskopia-ren bidez. Tesi garaian, hiru hilabeteko bi egonaldi egin zituen Camerino-ko Unibertsitatean, konduktibitate ioniko eta elektronikoa aztertuz inpedantziaren bidez, zela elektrokimiko erdi eta osoetan, Francesco Nobili doktorearen gainbegiradan. 2017-an doktoratu ondoko ikertzaile gisa aritu zen Kimika Inorganikoko sailean (UPV/EHU). 2018 Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen hiru urteko doktoratu ondoko diru laguntza eskuratu zuen eta 2018-2019 urteetan Alemaniako Helmholtz Insitut Ulm-en aritu da ikertzaile gisa, Stefano Passerini ikaslearen gainbegiratzean. 2020 CIC energiGUNE-ra itzuli da hirugarren urtea Advanced Interfacial Analysis taldean aritzeko.

Interes zientifikoak

  • Elektrodo – elektrolito interfasea
  • Interfase ikerketak X-izpi espektroskopia fotoelektronikoaren bidez
  • Inpedantzia espektroskopia elektrokimikoa interfase eta garraio propietateak ikertzeko
  • Elektrolito aurreratuak
  • Likido – ionikoak
  • Baterientzako materialen garapena
  • Egitura ikerketak in-situ eta ex-situ tekniken bidez
  • Na eta Li ioizko bateriak

Jarduera zientifikoa

  • Materialen Zientzia eta Kimika
  • Kimika inorganikoa (baterientzako materialen sintesi eta prestaketa)
  • Elektrokimika (baterien sistemen in-situ eta ex-situ karakterizatioa)
  • Inpedantzia espektroskopia elektrokimiko teknika baterien materialen garraio propietateak aztertzeko, baita emaitzen analisia Boukamp programaren bidez.
  • Interfase ikerketa X-izpi espektroskopia fotoelektronikoaren bidez
  • Kimika solido egoeran
  • X-izpi eta Neutroi difrakzio tekniken bidez egitura eboluzioaren ikerketa eta bere analisia FullProfSuite programa erabiliz

Sariak

  • Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak (Eusko Jaurlaritza, 2018/01/29 – 2020/01/28)
  • Ikasturteko Doktoregoko sari berezia (UPV/EHU-ko Graduondoko Batzordea, 2019/07/02)
  • Doktoretza saria (Eusko Jaurlaritza, 2016/11/07)
  • Doktoretza Internazionala Cum Laude kalifikazioaren (Materialen Zientzia eta Teknologia doktoretza graduan, 2016/10/19)
  • Doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza (Eusko Jaurlaritza, 2014/01/01 – 2016/12/31)
  • Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak. EGONLABUR (Eusko Jaurlaritza,2016/01/10 – 2016/04/10)
  • “Synchrotron Radiation Summer School” kurtsoan aritzeko diru-laguntza (Diamond Light Source, 201/09/26)
  • “XII Escuela de Verano sobre el Método Rietveld” kurtsoan aritzeko diru-laguntza (Jaume I Unibertsitatea, 2013/07/03 – 2013/07/06)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE