FAQ

Galdera orokorrak

Zer da CIC energiGUNE proiektua?

CIC energiGUNE energiaren arloko Ikerketa Kooperatiboko Zentro berria da.  Zentroa Euskadin egongo da –Arabako Parke Teknologikoan-- eta bideratutako oinarrizko ikerketan jardungo da, batez ere, zentroaren jarduerak energiaren eta energiarekin lotutako teknologien esparrura zuzenduz.
CIC egun Euskal Herrian energiaren alorrean – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea – dauden baliabide eta ahalmenak osatzeko sortu da, nazioarteko erreferentzia bilakatzeko helburuarekin eta Euskal Herriko industria-ehuna indartzen laguntzeko helburuarekin.
CIC energiGUNEren garapena Eusko Jaurlaritzako industria- eta zientzia-garapenerako politikaren partaide da.
Ikerketak jarraian aipatzen diren arloei arreta eskaintzeko bideratuko dira:
Biltegiratze elektrokimikoa: aurreratutako bateriak, superkondentsadoreak eta erregai-pila aurreratuak
Tenperatura handiko eta ertaineko eguzki-energia termikoa biltegiratzea, material berrien bitartez
Itsas energia, olatuen energia ustiatzea; lehenik eta behin, I+G jarduera ekoiztutako kW/h-ren kostuak eta lotutako arrisku teknikoak murriztera bideratuz.
Bioenergiak, egun existitzen diren alternatibak garatzera bideratuz, eta gizakiaren kate trofikoarekin zerikusirik ez duten elementuen gainean biratuz.

Zenbateko inbertsioa aurreikusten da?

CIC energiGUNEa abiarazi ahal izateko, lehen 5 urtetan 45 milioi €ko inbertsioa egin behar da; aurrekontu-sailik garrantzitsuenak eraikina eraikitzeko eta bimep azpiegitura eraikitzeko behar direnak dira, eta baita inbertsio horiek ekipamendu zientifikoz hornitzeko behar direnak ere.
Ikerketa jarduera bete-betean garatzen hasten denean berriz, urtero, 7-8 milioi euro bitarteko inbertsioa izango da beharrezkoa.

Nondik datoz fondoak?

Abiarazteko eta garatzeko faseetan zehar, hau da, lehen bost urteetan zehar, CICk finantza-egonkortasuna behar du, zehaztutako arloetako ikerketa taldeak kontsolidatu ahal izateko; egonkortasun hori, funtsean, Euskal Administrazioaren eskutik helduko da.
Epe ertainean, CICk Euskal Administrazioko finantza-oinarria eta patroien dohaintza eta ekarpenak batuko dituen finantzaketa-eskema izango du; horretaz gainera, fondo osagarriak eskuratzeko beharra izango du. Fondo horien jatorria askotarikoa izan daiteke:
Administrazioaren hainbat esparrutako I+G+b babesteko dagozkien herri programak.
Nazioartean ikerketa babesteko planak (EBren VII. Esparru-programa, esaterako)
Epe luzean, CICk ikerketaren emaitza izango diren emaitza propioak sortuko ditu; horri esker ezagutza (patenteak ustiatzeko lagapenak, esaterako) besterentzeko aukera izango du eta autofinantzaketa maila gero eta handiagoa izango du.

Zein ekarpen egingo du CICk energia berriztagarrien sektorean?

CIC energiGUNEaren (fisikoa) helburua energiaren esparruan eta energiarekin lotutako teknologien esparruan bideratutako oinarrizko ikerketa egitea da.
Ikerketak jarraian aipatzen diren arloei arreta eskaintzeko bideratuko dira:
Biltegiratze elektrokimikoa: etxeko aplikazio txikiei, elektrizitatearen garraioari eta energia berriztagarriak ekoizteko gero eta iturri gehiago dituen sareak eskatzen dituen biltegiratze-azpiegitura handiei erantzuna emateko.
Tenperatura handiko eta ertaineko eguzki-energia termikoa biltegiratzea: egun garatzen ari diren Kontzentrazioko Eguzki-energia termiko Baratzeen beharrei erantzuna emateko.
Itsas energia: alor honetan CICen ikuskera olatuen energia ustiatzeari zuzenduta dago, I+G esparruko jardueraren helburuak, hasieran, ekoitzitako kW/h-ren kostuak gutxitzea eta hari lotutako arrisku teknikoak murriztea dira, bestelako jarduerak baztertu gabe, ustiapena hobetzeko asmoz.
Bioenergiak: egun existitzen diren alternatibak modu irekian garatzera bideratuz eta gizakiaren kate trofikoarekin zerikusirik ez duten elementuen gainean biratuz ulertzen da lerro hori CICen. Potentziala handia da eta horri mundu mailan aldeko testuingurua dagoela eta industria sektore indartsua dela batuz, arlo horretan abiarazten diren ekimenen arrakastaren gakoa ditugu.

Zein ezaugarri izango ditu zentroak?

EnergiGUNE fisikoa Miñaoko Parke Teknologikoan egingo den eraikin berrian izango da, % 50eko eraikigarritasuna duen 10.000ko lursailean.
CICen eraikin nagusiaren egoitza  hiru solairutan eraikitako 5000 bat metro koadroko multzoak osatuko du; eraikina bera energia aurrezteko eta ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izateko irizpideekin proiektatuta dago eta, energiari dagokionez, oso eraginkorra izango da. Eraikinaren diseinua, eraikuntza-sistema, materialak eta instalazioak direla-eta, eraikina erreferentzia izango da energia-eraginkortasunaren esparruan. Eraikinak energia ekoizteko iturri berriztagarri propioak izango ditu; ekoizten den energia kontsumo propiorako zein ikerketarako erabiliko da.
CIC fisikoak hiru arlo nagusi izango ditu Miñaon:  energia elektrikoa, eguzki-energia termikoa eta bioenergia biltegiratzea, itsasoko ikerketaren arloaren euskarriarekin batera (azken horrek, Miñaoko instalazioez gainera, berariaz egindako instalazioak izango ditu kostaldean, aurrerago ikus daitekeen bezala).

Zein onura ekarriko ditu CICen ikerketa-saioak?

CICen ikerketa-saioek onuradun sorta zabala izango dute, hala nola, langileek kidegoak, enpresatako I+G unitateak, unibertsitateak eta energiaren sektoreko zein bestelako sektoretako enpresak. Horretaz gainera, sektore horretan egiten diren aurrerabideen onurak gizartera ere helduko dira, aurrerabideok energia garbien alde egiten baitute.
Ildo beretik (epe ertainean bada ere) ahalegin berezia egingo dugu programako jardueratan interesa duten enpresekin hitzarmenak garatzeko orduan, trukean jabetza intelektuala negoziatzeko orduan lehentasunezko eskubideak (i) edota jarraipena (isilpeko informazioa) egiteko aukera (ii) eskainiz. Teknologia zehatzez gainera, proiektuak industria-ehunari orokorrean eta, etorkizunean merkatu globalizatuetan konparaziozko abantaila eskuratzeko orduan, egingo duen ekarpena jarraian aipatzen direnetan gauzatuko da:
Mende honetan interes handia duen arloan (energia berriztagarriak eta horiek ingurune ekonomikora moldatzea) ezagutza bakarreko gorputza.
Bikaintasuna ezaugarri duen ikerketa programaren esparruan prestakuntza jaso duten, edota Nazioarteko Erreferentzia Zentroetatik berreskuratutako gaikuntza handiko ikertzaile eta profesionalen masa.
Euskal enpresei nazioarteko partzuergoetan parte hartzeko aukera eskainiko dioten harremanen sarea eta Bikaintasun Zientifiko eta Teknologikoko Zentroekin eta nazioarteko enpresa handiekin elkarlana eta elkarlanerako esparruak.
Ezagutza sortzeko eta produktu eta aplikazio berrien garapena bermatzeko beharrezkoak diren azpiegituren multzoa.

Ba al da munduan CICen antzeko zentrorik?

Egiazki, CIC energiGUNEren eredua, osagai fisikoa eta birtuala bateratzen dituen heinean, berritzailea da energiaren sektorean.
Deskribatutako ikerketa arloen helmenari dagokionez, mundu mailan badaude erreferentzia zentroak, horietan diziplinak elkarren artean bereizten badituzte ere, eta oso zehatzak izateko asmoa ez badute ere:
Biltegiratze elektrokimikoa: CNRS Amiens-Picardie, ICMAB-Bartzelona, Alacanteko Unibertsitatea, Kordobako Unibertsitatea, Erresuma Batuko St.Andrews eta Imperial College, MIT eta Sandía National Lab AEBn. Suitzako Paul Scherrer Institute, Kanadako Montreal Unibertsitatea
Biltegiratze termikoa: PSA-Ciemat – Almeria, Tekniker – Espainia, CNRS Promes – Perpignan, DLR – Stuttgart, Sandia National Lab eta NREL AEBn, ENEA Italian.
Itsas Energia: Stanford Unibertsitatea, Robotiker – Espainia, La Laguna Unibertsitatea, Hawaii Unibertsitatea, Portugaleko Goi Mailako Eskola Teknikoa
Bioenergia:  Stanford Unibertsitatea, CNRS, CENER, Fraunhofer, Weizmann Institute.
Aipatzekoa da lehen bi lerroek izaten ari diren goieneko aldia; izan ere, aurrekontu garrantzitsuak dituzten ikerketa talde berriak sortzen ari diren hainbat eskola baitaude (Cambridgeko Unibertsitatea, DLR eta Singapurreko Unibertsitatea, adibidez)

Zein eragilek hartzen dute parte proiektuan?

Parte-hartze motaren arabera, 2 zeregin daude:
A) patronatuko kideak: CIC energiGUNEren patroiak egoitza Euskal Herrian duten herri erakundeak eta erakunde pribatuak dira (administrazioak, enpresak, elkarteak, ikerketa zentroak eta abar), Espainian zein nazioartean energiaren esparruan erreferentzia erakunde direnak. Babesle bakoitzak, nork bere jarduera-esparruan eta neurrian, sendotasuna, ikuspegi orokorra eta energia munduan bete behar diren benetako premiak ikustarazteko jarraibideak ematen dizkio CIC egitasmoari. Erakunde publiko eta pribatu horiek duten merkatuaren ezagutzari esker, errazagoa izango da ikerketaren esparruan lortuko diren aurrerapenak lehenbailehen abian jartzea eta gizarteari helaraztea.
Aipatu erakunde horiekin batera, Industria Sailak, Energiaren Euskal Erakundeak eta energiaren Klusterrak ere aktiboki hartzen dute parte proiektuan
B) CIC birtualeko eragileak: CIC birtuala CICeko kideek, unibertsitateek eta zentro teknologikoek zein enpresek, osatzen dute
Orokorrean, energia alternatiboen hainbat iturritan jarduten duten 200 bat ikertzaile eta teknikari ekartzen dituzte lehen bi eragileek.
CICaren baitan biltzen diren erakundeek energia alternatiboen esparruan garatzen duten ikerketa jardueraren orientazio globala ezarriko du CICk
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen esparruan, eragile guztien koordinazioa eta elkarlana sustatuz
Etortek, Consolider, Cenit, PM eta beste hainbat proiektuetan parte har dezaten sustatuz.

CIC Arabako Parte Teknologikoan (APT) dago; badago garraiobide publikorik euskal hiriburuetatik? CICek eskaintzen du joan-etorrientzako laguntza motaren bat?

Arabako Parke Teknologikora garraio publikoan etortzeko, hiriburutik abiatzen diren zuzeneko bi linea daude eta beren ibilbidean kale hauek zeharkatzen dituzte: Lehenak: Gaztelako Atea, Gasteiz Hiribidea eta Foronda Atea, besteak beste; eta bigarrenak: Nieves Cano, Herrandarren kalea, Ballester Apezpikua eta Valladolid.

Bilbotik Parkera etortzeko ere bada autobus bat, “Batea” Parkeko langileen elkarteak antolatutakoa. Astelehenetik ostegunera egiten du ibilbidea, ostiraletan eta udako hilabeteetan izan ezik: uztaila eta abuztua. Ibilbidean zehar hemendik pasatzen da: Arrue Margolariak kalea, San Pedro plaza, Plaza Biribila, Zabalburu plaza eta Areta kalea, besteak beste.

Ibilbideak eta ordutegiak eskuragarri daude Parkearen webgunean, www.pt-alava.es, edo Parkearen Eraikin Nagusiko telefonora deituta, 945 010055.

Zer erraztasun ditu CIC dagoen APTk?

Kafetegi-jatetxe zabala du APTk, parke teknologikoaren erdiguneko muinean. Gainera, aparkalekua du. Zentroaren aparkaleku pribatuez bestera, Aparkaleku publiko bat ere badu Parkeak.  Instalazio guztiak bizikletaz ibil daitekeen bidezidorrek zeharkatzen dituzte eta atseden hartzeko lekuak daude aire librean. Gainera, eraikin nagusiak batzar komunetarako aretoak ere baditu. Telekomunikazio-arloko azpiegitura aurreratuenez hornitu dira aretoak. Halaber, beste hainbat zerbitzu ere baditu: erreprografia, posta, mantentze-zerbitzua eta kutxazain automatikoak.

Lanari buruz

Zer-nolako kontratua eskaintzen du CIC energiGUNEk?

Kontratu mota lanpostuaren araberakoa izango da. Une honetan, lanaldi osoko postu bat eskaintzen dugu Proiektu-zuzendarientzako (Project Leaders) eta Talde-zuzendarientzat (Group Leaders), eta 4 urteko kontratuak Doktoreentzat (PhD) eta Doktoretza ondoko ikertzaileentzat (Postdocs).

Zer soldata eskaintzen du CIC energiGUNEk?

Zientziaren euskal sistemaren lerroarekin bat datorren soldata-eskala zehaztu du CIC energiGUNEk. Azken zenbatekoa ikertzaile bakoitzarekin negozia daiteke. Horretarako, kontuan hartuko da ikertzailearen ikerketa-historiaren bikaintasuna.

Nork ebaluatuko du nire eskaera?

Kanpoko batzorde zientifiko batek ebaluatuko du zure eskaera. Bakoitzaren ikerketa-eremuan izen handiko ikertzaileek osatuko dute talde hori.

Zein dira irizpiderik garrantzitsuenak Batzorde ebaluatzailearentzat?

Ikerketa-ibilbide finkoa eta koherentea izatea eta komunitatean eragin handia izan duten kalitatezko argitalpenak egin izana.

Hautatuz gero, noiz hasi behar dut lanean?

Hasiera-data ikertzaile bakoitzarekin adostuta zehaztuko da. Kontuan hartuko da une horretako egoera pertsonala eta lan-egoera.

Bada martxan jartzeko funtsik?

CIC energiGUNEk zure ikerketa martxan jartzeko funtsak emango dizkizu hasierako urteetan, taldea eta ikerketa-arloa behar bezala osatu eta zehatz ditzazun. Batera eztabaidatuko dugu zure ikerketa-proiektua martxan jartzeko funtsen zenbatekoa.

Isilpekoa da CIC energiGUNEk emandako informazioa?

Zure eskaerarekin lotura duen Zientziarako Euskal Fundazioari emandako informazio guztia isilpekoa da. CIC energiGUNEko langileek eta kanpoko ebaluatzaileek soilik erabil dezakete. Azken horiek isilpeko-konpromisoa sinatzen dute.
Datuak Babesteko Legeak (DBLO, 2000. urria) arautzen du informazio hori. 2000)

Bateragarriak dira CIC energiGUNEren lanaldi osorako kontratua eta irakasle gisa jarduteko beste kontratu batzuk?

Espainiako araudiak hainbat kontratu izateko aukera eskaintzen dizu. Enplegu-emailearen baimena soilik behar duzu.

CIC energiGUNEk laguntzarik emango dit leku-aldatzea egiteko?

Leku-aldaketa egiteko unean kontu hartzeko zenbait gako aurkituko dituzu webgune honetan (zoaz “Life & Style” atalera). Horrezaz gainera, CIC energiGUNEko langileak atsegin osoz erantzungo die zure galderei edo, hizkuntza dela eta, zail zaizkizun kudeaketak egiten lagunduko dizute.

Zein lan-egutegi aplikatuko da?

CIC energiGUNEk berariazko lan-egutegia du eta, bakoitzari dagokion opor-aldiaz gainera, beste zenbait lan-egun ditu. Lan-egutegi hori kide berri orori emango zaio Zentroarekin bat egiten duenean.

Zuen webgunean hainbat lan-eskaintza ageri dira; horietara aurkezteaz gain, aurkez dezaket nire eskaera beste lanpostu batzuetara?

Hedatze-zentroa izanik, CIC energiGUNEk atsegin handiz jasoko ditu gurekin bat egin nahi duten interesdunen hautagaitza guztiak. Bete “Etorri gurekin” formularioa, eta arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan cic@cicenergigune.com helbidean.

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.