ZUZENDARI ZIENTIFIKOA ENERGIA ELEKTROKIMIKOAREN BILTEGIRATZEA

Válido hasta 2019.12.31

 

Momentu honetan irekita dugu ENERGIA ELEKTROKIMIKOAREN BILTEGIRATZEAREN esparruko (EES ingeleseko akronimoaren arabera) ZUZENDARI ZIENTIFIKO posturako hautagaitzak jasotzeko epea. Pertsona hori bateriak eta energia elektrokimikoa biltegiratzeko gailuak egiteko puntako teknologien garapenaren arduraduna izango da.

 

CIC energiGUNE-k, energia biltegiratzearen alorreko ikerketa-zentroak, Euskadin du bere egoitza eta biltegiratze elektrokimikoan eta termikoan jartzen du arreta bereziki. Zentro honen xedea da nazioarteko mailan toki nabarmen bat lortzea energia biltegiratzeko teknologien esparruan, Euskadiko lehiakortasun industriala hobetzearekin batera. CICek puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.

 

Informazio zehatza erantsitako "ZUZENDARI ZIENTIFIKOA" pdf-an aurkitu dezakezu edo gurekin arremanetan jarri ahal zara sdees@cicenergigune.com.

 

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.