AINHOA ARETA MORALES

Aurkezpena

Ainhoa Areta Morales Kimikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2020an. Gradu amaierako lana fakultate bereko kimika aplikatuko saileko kimika inorganikoko atalean egin zuen, “Egitura metalorganiko (MOF), kiral eta enantiopuruen diseinu, sintesi eta karakterizazioa” ikerketa-proiektuan parte hartuz, eta material kiral berrien hainbat egitura- eta funtzio-karakterizazio teknika erabiliz. Gainera, graduan zehar, UPV/EHUko polimeroen analisi-sailean, POLYMATekin, kanpoko praktikak egin zituen. Hauetan, FTIR eta RMN bidez isozianatorik gabeko poliuretanoak lortzeko erreakzioa aztertu zuen.

2021ean Auzitegi Analisiko master titulua lortu zuen UPV/EHUn. Master amaierako lana “Kimika Medikoko Sintesi Organikoa (OSMC)” ikerketa-taldean egin zuen, GBLtik GHBren sintesi eta hauen karakterizazioari buruz, RMN (1D Y 2D), IR, MS eta XRD tekniken bidez.

2022ko urtarrilean CIC energiGUNEn sartu zen laborategiko teknikari gisa Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioko taldean.

Interes zientifikoak

  • Kimika aplikatua
  • Sintesi eta karakterizazio teknikak
  • Material berriak

Jarduera zientifikoa

  • Kimikako gradua UPV/EHUn (2020)
  • Kanpoko praktikak polimero analisi-sailean, UPV/EHUn, POLYMATekin (2018)
  • Auzitegi Analisiko masterra (2021)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE