Aitor Beloki Arrondok, 2018an Energia Ingenieritzako gradua eskuratu zuen Mondragon Goi-Eskola Politeknikoaren eskutik. Epe honen barnean, Warsteinen (Alemanian) 8 hilabeteko egonaldia burutu zuen Infineon Technologies AG-n, non gradu amaierako lana garatzeko aukera izan zuen inbertsoreen simulazio elektriko eta termikoaren alorrean. 2019an Milango Unibertsitate Politeknikoan Ingenieritza Elektrikoko masterrari ekin zion. 2020ko irailean berriz, CIC energiGUNEko kide bilakatu zen Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioan fokalizatutako inbestigazio taldeko partaide gisa. Bertan, bere master amaierako lana burutu zuen elektrolito organiko-akuoso dun fluxuzko erredox baterien sistema mailako modelaketa matematikoaren inguruan. 2021ko martxoan, Aitorrek bere egonaldia luzatu zuen CIC-en, oraingo honetan Proeiktu Ingenieri gisa, fluxuzko baterietara zuzendutako kontrol algoritmoen diseinu eta garapenean jardunaz. Gaur egun berriz, bere doktoretza ikasketak buruntzen diardu zentruan bertan, fluxuzko baterien gelaxken disenuaren optimizazioan zentratuz, eta horretarako 3D-ko modelu komputazional multifisikoak aztertuz eta garatuz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...