Haritz Perez Furundarenak, kimika eta biozientziak aipamenarekin, Euskal herriko Unibertsitatean burututako kimikako gradua 2019an amaitzen du. Enrique Gomez Bengoa doktorearen tutoretzapean eta beraren laguntzaz ikerkuntzan hasten da 2018an, elkarlanean argitaratutako artikulu baten bidez. Proiektu honen ondorengo garapenean oinarritzen da Gradu Amaierako Lana, organokatalisi bidezko erreakzio enantioselektibo baten ikerketa komputazionala.
Gradua amaitu ondoren, 2020an, Kimika Sintetiko eta Industriala Masterra burutzen du. Jesus Maria Aizpurua doktorearen tutoretzapean eta Maialen Sagartzazu Aizpuruaren kotutoretzapean garatzen du Master Amaierako Lana, UPV/EHU unibertsitatean. Proiektu hau Biodonostia osasun ikerketa institutuaren elkarlanarekin garatzen da, non batetik farmakologikoki aktiboak diren kaltzio moduladoreen diseinua egiten den “docking” bidezko teknika konputazionalak erabiliz, eta bestetik molekula hauen sintesi eta karakterizazioa burutzen den, ondoren entsegu biologikoetan ikertu daitezen.
Ikasketak amaitu ondoren, 2021 urtean GMT taldera batzen da Gipuzkoako ingenieritza eskolan, non erretxin berriztagarrietan oinarritutako nanoestrukturatutako material multifuntzional termoegonkorrekin ikerketan lan egiten duen.
Azkenik, Haritz CIC energiGUNEra batzen da 2021ko abenduan, gaur egun lan egiten duen Elektrolito aurreratuen eta gelaxken integrazioa taldera.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...