Iñigo Agirre bekadun gisa hasi zen Mondragon Unibertsitatean ingeniaritza mekanikoko graduko ikasketak egiten ari zela. Bertan, ikerketa ezagutzeko aukera izan zuen, fluidoen departamentuan parte hartu zuen proiektuei esker. Graduaren ondoren, material aurreratuen ingeniaritzako master bat egin zuen; Gasteizko Shuton enpresan ekonomia zirkularrari buruzko master amaierako lana eginez. 2021eko abenduan atzerrira jo zuen (Linz, Austria) lan esperientzia berri bati ekiteko Johannes Kepler unibertsitatean. Han, materialak karakterizatzen eta beroko estanpazio bidezko ekoizpen-prozesuak diseinatzen jardun zuen, lehiaketako motoen balazta pintza arinak (karbono-zuntza eta beira-zuntza) lortzea helburu zuen proiektu europar batean. 2022ko urrian CIC energiGUNEra gehitu zen, energia termikoa biltegiratzeko ikerketarako proiektuen ingeniari gisa.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...