Itoitz Legarreta Arenazak Ingurumen Kimikako ikasketekin hasi zuen bere prestakuntza, Neiker BRTAko nekazaritza eta basogintza ikerketa-laborategietan graduko praktikak eginez.
Bere ezagutza osatzeko, goi-mailako beste bi gradu ikasi zituen, lehena Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako gradua izanik.
Ondoren, Kalitatearen Analisi eta Kontroleko goi-mailako gradua lortu zuen, eta Gaiker BRTA zentro teknologikoan prestakuntza Duala egin zuen. Zentro horretan, gero, bere plantillako kide izaten jarraitu zuen. Bertan egindako lan aipagarrienak, lehengaien karakterizazioa, material termoegonkorrak konformatzeko moldeak eta prototipoak sortzea, eta laborategiko saiakuntzen bidez amaitutako piezak ezaugarritzea izan ziren.
2023aren hasieratik CIC Energigunen ari da lanean laborategiko teknikari gisa, bertan belaunaldi berriko litiozko ioien baterien ikerketan eta garapenean dihardu.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...