JAVIER OSES VILLANUEVA

Aurkezpena

Ikasketak amaitu zituenetik software-garapenaren sektorean egin du lan, ondorengo lanpostutan: CTO, developer, trainer eta Full Stack Developer.

Hainbat enpresatan lan egitearen ondorioz, programazio-lengoaia batzuen inguruan duen ezagutza teknikoa zabaldu eta hobetu egin dira. Halaber, bere gaitasunak eta ahalmenak garatu egin dira, hala nola, egokitasuna, komunikazioa, talde-lana, motibazioa eta diziplina.

Ikasketak osatzeko “Estatistika eta Konputazio Matematikako Modelaketa” izeneko masterra egin zuen (2011-2013) eta, ondorioz, sektorearen ikuspegi zabalagoa eskuratu ahal izan zuen.

Bere ustez erronkak garapen pertsonal eta profesionalerako aukera ezin hobea direla, enpresa bat hastea erabaki zuen. Garai hartan ikasi zuen gai berrien inguruan bere kabuz lan egiten, baita jendeak bere idea gogoko izan zezan ere. Ondoren, CMO Full-Stack Developer gisa aritu zen.

Egun CIC energigGUNEn egiten du lan, Sofware Developer gisa. Bere egitekoa informazioa modu eraginkorrean antolatu eta kudeatzean datza, baita softwarea sortzean ere zentroaren errendimendua arlo guztietan hobetu eta optimizatzeko.

Prestakuntza akademikoa

  • Zientzia Fisikoetan lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean
  • Estatistika eta Konputazio Matematikako Modelaketa” izeneko masterra