JON DORNA MARTIN

Aurkezpena

Jon Dorna Ingeniaritza Informatikakoan lizentziatu zen Galesko Unibertsitatean 2018an. Aldez aurretik, Informatika Aplikazioak Garatzeko (2006) eta Informatika Sistemen Administrazioko (2008) Goi Mailako Teknikariaren tituluak lortu zituen Mikeldi Ikasketa Zentroan, Bilbon.

Gainera, proiektu profesionalen kudeaketa ziurtagiria (PMP) eta sektoreko hornitzaile garrantzitsuenen beste ziurtagiri teknologikoak ditu.

12 urtetik gorako esperientzia du IT arloan hainbat proiektutan parte hartzen garapen mailan eta azpiegitura teknologikoetan. Bere garapen profesionalak esparru desberdinetako nazioarteko enpresak biltzen ditu, besteak beste eginkizun hauek betetzen: proiektuen eta taldeen zuzendaritza, etengabeko hobekuntzaren azterketa, azpikontratatutako zerbitzuen koordinazioa, azpiegituren mantenimendua, inbentarioa eta aurrekontuen kontrola, segurtasun kudeaketa eta aplikazio korporatiboen hedapena.

Bere azken postua 2 urtez garatu zuen in-Store Media Group enpresan (Bartzelona), Azpiegiturak eta DevOps Arduradun Korporatibo gisa.

2021eko irailean CIC energiGUNEn sartzen da IT Arduradun gisa.

Jarduera Profesionala

  • 2021-Oraina. CIC energiGUNE. IT Arduraduna.
  • 2019-2021. In-Store Media Group. Azpiegiturak eta DevOps Arduraduna.
  • 2018-2019. Ramondin. Azpiegitura Arduraduna Globala.
  • 2014-2018. Sisteplant. Azpiegitura Arduraduna CLM (Customer Lifecycle Management) Departamentu.
  • 2013-2014. 3db Consult. Sistemen Administratzailea / Telekomunikazio Teknikaria.
  • 2012-2013. Sycaton Global Services. Programatzailea.
  • 2010-2011. Ebm Akademia. Sistemen Administrazailea / Programatzailea / Irakaslea.
  • 2008-2010. IDE. Programatzailea.

Prestakuntza akademikoa

  • Ingeniaritza Informatikoa lizentziatua. Galesko Unibertsitatea.
  • Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria. Mikeldi Ikasketa Zentroa.
  • Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria. Mikeldi Ikasketa Zentroa.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE