JULEN ETXABE TELLERIA

Aurkezpena

Julen Etxabe Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik lizentziatu zen Kimikan 2010 urtean, azken urteko proiektua 9 hilabeteko egonaldi batean burutu zuelarik, Kenneth Wärnmark doktorearen taldean (Kemicentrum, Lunds Universitet, Lund, Suedia). Bertan meso-epoxidoen irekiera enantioselektiborako organokonplexu heterobimetalikoen garapenean egin zuen lan. Urte berdinean, Claudio Palomo irakaslearen taldean sartu zen, Kimika Organikoa I sailean (Kimika fakultatea, Donostia), Kimika Sintetiko eta Industriala programan barne lehendabizi Masterra eta ondoren Doktoretza burutzeko, Claudio Palomo irakaslearen eta Aitor Landa doktorearen zuzendaritzapean. Bere tesia tiol tertziario eta α-aminoazido N,Cα,Cα-triordezkatuen deribatuen sintesi katalitiko eta enantioselektiboaren inguruan lerratu zen, 5H-tiazol-4-onen eta 1H-imidazol-4(5H)-onen Michael adizioa aztertuz, elektrofilo ezberdinekin eta Brønsted-base bifuntzionalak erabiliz katalizatzaile modura. Tesi defentsaren ostean (2016ko otsaila) Doktore Berrientzako EHU beka bati esker jarraitu zuen taldean lanean, Giles Guichard doktorearen taldean sartu arte (UMR5248, CBMN@IECB, Pessac, Bordele, Frantzia, 2016ko iraila-2017ko abuztua), CNRS postdoc kontratu bati esker. Bertan oligourea helikoidalez osatutako foldameroen sintesi, ikerketa eta organokatalisirako aplikazioan egin zuen lan. 2018an, Doktoreen espezializaziorako EHU beka lortu zuen eta Palomoren taldera itzuli zen, hidantoina 5,5-diordezkatuen sintesi enantioselektiboan eta alkinil zetonen eta nitroolefinen arteko adizioan lan egin zuelarik, 2020ko urtarrila arte.

Interes zientifikoak

  • Kimika organikoa
  • Kimika aplikatua
  • Materialen zientzia

Jarduera zientifikoa

  • Sintesi organikoa eta organokatalisia
  • Kimika organometalikoa
  • Foldameroen sintesia eta karaterizazioa

Sariak

  • Flash komunikazio onenari saria RSEQren XXXV Biurteko Bilerako Aurrerapenak Organokatalisi Asimetrikoan Sinposioan. (A Coruña 2015)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE