CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea den ikerketa zentroak, hasiera eman die Europa mailako CoFBAT proiektu barruko ikerketa lanei. Europako 9 herrialdetako beste 19 bazkiderekin batera hartzen du parte proiektuan. Partzuergo horren helburua "edukiera handiko kobaltorik gabeko bateria seguruetarako eta iraunkorragoetarako material aurreratuen soluzioak identifikatzea” da, “biltegiratze estatikoko aplikazioetarako”, eta azaroaren erdialdean egin zuen hasierako bilera, Belgikako Solvay kimika enpresaren instalazioetan.
CoFBAT proiektuaren helburua soluzio berritzaileak garatzea da, etxe partikularretarako eta gailu robotizatu industrialetarako energia deszentralizatua ekoizteko eta hornitzeko gero eta premia handiagoa asetzen duten hainbat aplikaziotarako egokia den teknologia modularra duten bateriak biltegiratzeko. Material eta osagai berriak garatu eta optimizatuko dira, bizitza erabilgarri handiagoa (10.000 ziklora arte, aukeratutako materialaren arabera), kostu txikiagoak (0,03 €/kWh/ziklora arte), segurtasun handiagoa eta birziklatze eraginkorragoa (>%50) lortzeko.