Misioa

Lidergo-eginkizuna betetzea nazioarteko panorama zientifikoan

  • Energiarekin zerikusia duten materialak eta sistemak ikertzea
  • Biltegiratze-aplikazioetara bideratuta.
  • Erreferentea izatea teknologiaren transferentzian, beste eragile zientifiko-teknologikoekin lankidetzan, eta ezagutza disruptiboa sortzea euskal industriari.

Ikuspegia

Europako 5 ikerketa-zentro nagusietako bat izatea eta CIC energiGUNEren fokalizazio-arloetan euskal enpresa nagusien erreferentziazko bazkide izatea.

Balioak

Fokalizazioa eta orientazioa

Ikerketa-jardueraren kontzentrazioa energia biltegiratzeko material eta sistemetan, epe luzeko ikuspegi egonkor eta partekatua mantenduz.

Estandar altuak

Bikaintasuna ikerketan, talentua erakartzean, azpiegituren garapenean eta kudeaketa-ereduan.

Pertsonak elementu diferentzial gisa

Karrera profesional desafiatzaile eta motibatzaileak, talentu eta ikertzaile eskarmentudun gazteentzat erakargarri direnak, lan-ingurune erraztaile batean.

Lankidetza eta irekiera

Elkarrekintza arina eta lankidetza sakona tokiko nahiz nazioarteko komunitate zientifiko, teknologiko eta industrialarekin.

Tokiko balio neurgarria

Euskadirekiko konpromisoa, I+G arloko ahaleginak tokiko partaideen beharrekin lerrokatuz eta industria-jardueren garapena sustatuz.