CIC EnergiGUNE irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, Arabako Parke Teknologikoan kokatua eta BRTA (Basque Research & Technology Alliance) elkarteko kidea. Gaur egun, Europako erreferentziazko top 3 zentroetako bat da, ikerketa-lerroen, ikerketa-taldearen eta karakterizazio-plataformen (testaketa) kokapenari esker.
Bere gobernu-organo gorena patronatua da, erakunde publiko eta pribatuek osatua, energia biltegiratzeari buruzko ikerketaren arloan lortzen diren aurrerapenak lehenbailehen martxan jartzeko eta gizarteari helarazteko aukera indartzeaz arduratzen dena.
Nazioarteko erreferente izateko bokazioarekin, zentroak kolaboratzaile-sare zabal batean lan egiten du (kolaboratzaile-sarerako esteka), eta plataformak, klusterrak, ekimenak, enpresak, unibertsitateak eta zentroak biltzen ditu, guztiak ere energia biltegiratzearen nazioarteko esparruan erreferenteak. Lankidetza horien helburua balio-emaitzak lortzea da, bai biltegiratze elektrokimikoko aplikazioetarako, bai biltegiratze termikoko aplikazioetarako.