Ongi etorri zure etorkizunera. Zure ibilbide zientifikoan jauzi bat ematea bilatzen ari bazara, CIC energiGUNE da zure lekua.
Erakunde bat baino gehiago gara: energiaren, bikaintasunaren, lidergoaren eta garapen pertsonal eta profesionalaren balioetan oinarritutako komunitatea gara. Gizabanako bakoitzaren ongizatea eta hazkundea lehenesten ditugu, guztiek aurrera egin ahal izango duten kultura sustatuz.
Gure pertsona-taldeak beti lagunduko dizu, bidaiaren aurreko izapideetatik hasi eta zure integraziora arte.
Bai familia-egonkortasuna bilatzen baduzu, bai aldi baterako ikasle-esperientziaz gozatu nahi baduzu, Gasteiz aukera paregabea da. Tamaina ertainekoa denez, bizitzeko hiri erosoa da. Irisgarria da, eta oso ondo komunikatuta dago: oinezkoentzako sarbideak, tranbia eta bidegorria hiri osoan zehar, garraio iraunkorra izateko.
Bere parke handiengatik eta metropoli eremua inguratzen duen naturagatik hartzen da hiri berdetzat. Balio kultural handiko hirigune historikoa eta "gizateriaren Ondarea" katedrala ditu.
Aisialdiari dagokionez, eskaintza kultural zabala du, eta gastronomiak oso helmuga erakargarri bihurtzen du. Arabako Errioxatik gertu dago -upategiengatik ospetsua da-, baita Donostia edo Bilbo bezalako hiri turistikoetatik ere.
CIC energiGUNEk eman didan aukerari esker, nire ibilbide profesionala nazioarteko eta diziplina anitzeko ingurune batean garatu ahal izan dut. CIC energiGUNE, ikerketa Europaren buruan dago.
Asier Urzelai
Tlf.: +34 945 297 108
Begoña Ortiz de Latierro
Tlf.: +34 945 297 108
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...