CIC energiGUNEk lidergo-eginkizuna du nazioarteko agertoki zientifikoan, energiaren biltegiratzearekin, elektrokimikoarekin eta termikoarekin lotutako materialetan eta sistemetan zentratuta. Zentroak erreferente izan nahi du teknologiaren transferentzian, beste eragile zientifiko-teknologiko batzuen lankidetzarekin eta euskal industriarentzat ezagutza disruptiboa sortuz. Hori lortzeko, azken belaunaldiko azpiegiturak, laborategiak, karakterizazio eta prototipo plataformak dituen ingurune egoki baten bidez eskura daiteke, eta, batez ere, ikerketa bikaina eta inpaktu handiko goi-mailako eta diziplinarteko ikertzaile-talde baten bidez lortzen da.
CIC energiGUNE talenturik onena bilatzen ari da, non dagoen eta nondik datorren. Horrek esan nahi du:
- Tokiko talentua erakarri eta sortzea.
- Nazioarteko talentua bilatzea.
- Talentua atxikitzeko baldintzarik onenak eskaintzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan prestatutako pertsonen itzulera ziurtatzea