Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 9/2013 Legean aurreikusitakoaren arabera, eta informazioaren argitalpena bideratzeko eta publizitate aktiboaren betebehar horiek betetzea errazteko, CIC energiGUNE Fundazioak gardentasun-atari hau jarri du herritarren eskura.

1-Informazio instituzionala

Sorrera

Energia Teknologien Garapenerako Euskal Fundazioa (ENERLAN), CIC energiGUNEren sorrera, izaera pribatuko eta iraunkorreko fundazio baten gisa sortu zen, 1996ko urriaren 31n, ondorengo patronatukide fundatzaileak eskritura publiko bidez sortua: Iberdrola, MCC, Sener, ldom, Babcock-Wilcox, Eusko Jaurlaritzako Industria Saila, Arabako Foru Aldundia eta Energiaren Euskal Erakundea. Fundazioen Erregistroan inskribatu zen "energia Teknologien Garapenerako Euskal Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzko Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 1998ko irailaren 14ko Agindua betez.

2006. urtearen amaieran, Eusko Jaurlaritzak teknologia energetikoen arloan Ikerketa Kooperatiboko Zentro (CIC) berria sortzea erabaki zuen. Zentro horren diseinua Euskal Autonomia Erkidegoko energia-politikari buruzko 3E-2010 Planaren eta Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planaren (ZTBP 2007-2010) barruan kokatu zen, bai eta Energiaren Klusterraren Plan Estrategikoaren esparruan hautemandako beharretan ere.

Fundazioaren Patronatuak 2007ko uztailaren 9an egindako bileran erabaki zen sozietatearen izena aldatzea eta estatutuak egokitzea CIC energiGUNEri esleitutako helburu eta jarduerei ekingo dien erakunde bihurtzeko.

Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-59 zenbakiarekin, eta, bere helburuen arabera, erregistro horretako 1. atalean sailkatu da, irakaskuntzan eta ikerketan diharduten fundazioei buruzkoan.

Betetzen dituen funtzioak

Fundazioaren helburua eta xedea da ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerak sustatzea eta garatzea, industriarentzat interesgarriak izan daitezen energia-teknologien arloan, eta beste erakunde batzuekin koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko energiaren estrategia teknologikoa bultzatzeko.

Aplikatu beharreko araudia

Fundazioak, bere eginkizunak betetzean, bere estatutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea eta Fundazioen Babeslaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren erregelamenduak onartzen dituzten ekainaren 19ko 100/2007 eta 101/2007 Dekretuak izango ditu arau.

Era berean, fundazioaren kontratu-jarduera Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bidez arautzen da. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora, eta, haren esparruan, botere esleitzailetzat hartzen da, ez baita administrazio publiko.

Fundazioa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategorian (IKZ) integratutako agente zientifiko-teknologiko gisa akreditatu da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 22.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Informazio gehiagorako

1.2- Gobernu-organoak eta antolaketa-egitura

Fundazioaren gobernu-organo gorena Fundazioaren Patronatua da.

1.3-Ordainsariak

Patronatuko ezein kidek ez du inolako konpentsaziorik jasotzen patronatukide kargua izateagatik, ez soldatan, ez dietetan.

2-Informazio ekonomikoa

2.1- Urteko kontuak

Fundación Centro de Investigación Cooperativa CIC energiGUNE Fundazioak urteko kontuak ikuskatu behar ditu urtero. Fundazioak bere kontuak Fundazioen Erregistroan uzten ditu, eta han kontsulta daitezke.

2.2- Jasotako diru-laguntzak eta laguntzak

Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
SEP-210191381 ORC-PLUS (2015-2019) - 2015 2015-05-01 2019-10-31 831.313,75 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
SEP-210185258 RESLAG (2015-2019) - 2015 2015-09-01 2019-07-31 1.179.398,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
GA #731287 INSHIP (2017-2020) 2017-01-01 2020-12-31 10.000,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
752520 SOLSTORE-(2017-2019) 2017-03-15 2019-03-14 121.445,96 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
769929 IMAGE (2017-2020) 2017-11-01 2021-04-30 152.150,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
Scalegraph 2018-02-01 2020-05-31 258.866,41 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
785219 GRAPHENE CORE 2 (2018-2020) 2018-04-01 2020-04-01 707.500,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
800762 ECOSLAG (2018-2022) 2018-06-01 2021-11-30 216.447,85 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
814471 LISA (2019-2022) 2019-01-01 2022-07-31 1.072.503,76 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
875613 HIGREEW (2019 - 2023) 2019-11-01 2023-02-28 728.090,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
875126 COFBAT (2019-2023) 2019-11-01 2023-10-31 658.475,00 €
875126 COFBAT (2019-2023) 2019-11-01 2023-10-31 658.475,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
875033 3beLiEVe (2020-2023) 2020-01-01 2023-06-30 889.206,53 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
875189 SAFELiMOVE (2020-2023) 2020-01-01 2023-12-31 975.184,44 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
881603 GRAPHENE CORE 3 (2020-2023) 2020-04-01 2023-03-31 1.014.830,04 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
870114 NRG-STORAGE (2020-2024) 2020-04-01 2024-03-31 250.593,43 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
MAT2015-64167-C2-2-R Matcap (2016-2018) - 2016 2016-01-01 2019-06-30 145.200,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
ENE2016-75242-R AFFINITY (2017-2019) 2016-12-30 2019-12-29 251.680,00 €
ENE2016-81020-R ION-STORE (2017-2019) 2017-01-01 2019-12-31 145.200,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
RTC-2017-6238-3 BAZARES (2018-2020) 2018-01-01 2020-12-31 158.627,80 €
RTC-2017-6538-3 SIBALI (2018-2021) 2018-01-01 2021-12-31 84.303,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
RTI2018-098301-B-I00 ROSELIS (2019-2021) 2019-01-01 2021-12-31 145.200,00 €
RTI2018-099557-B-C21 Sweet-TES 2019-01-01 2021-12-31 229.900,00 €
RTI2018-096199-B-I00 GRAPH-in-HSC 2019-01-01 2021-12-31 72.600,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
FEDER FEDER 2016-01-01 2019-12-31 125.840,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
KK-2018/00093 NaSSOR II (2018-2019) 2018-02-23 2019-12-31 182.414,15 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
KK-2018/00098 CICe2018 - (2018-2019) 2018-02-23 2020-03-31 1.711.249,26 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
EMAITEK PLUS 2019 CIC ENERGIGUNE 2019-01-01 2019-12-31 3.252.113,59 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
KK-2019/00097 CICe2019 - (2019-2020) 2019-03-01 2020-12-31 1.743.193,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
FINN-2019 THERMLAB 2019-12-19 2019-12-31 325.000,00 €
Espediente-zenbakia Akronimoa Hasiera data Amaiera data Zenbatekoa
PCI2018-093068 LIBRA (2018-2020) 2018-05-01 2021-04-30 75.000,00 €

2.3- Sinatutako kontratuak eta hitzarmenak

Kontratatzailearen profilerako sarbidea

Bilatzen duzun informazioa Gardentasun Atarian aurkitzen ez baduzu, zure informazio-eskaera e-mailez (administracion@cicenergigune.com) edo postaz aurkez dezakezu honako helbide honetara: Fundación CIC energiGUNE, Albert Einstein nº 48, 01510 Vitoria - Gasteiz, Álava.

Erlazionaturiko dokumentuak

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE