Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen ondorioetarako, eta 3.1.j eta 3.3.d artikuluak aplikatuz, CIC energiGUNE administrazioa ez den botere esleitzailearen profila (HAEBE) betetzen du, beraz, aipatutako legea aplikagarria zaio.

  1. Obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioak Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformaren bidez kudeatzen dira, eta esteka honen bidez eskuratu ahal izango dira.
    Plataformatik honako hauetara sartu ahal izango da:
    • Lizitazio guztien zerrenda; irekiak, izapidetzen ari direnak eta itxiak, horietako edozeinetan harpidetzeko aukera barne.
    • Espedienteei buruzko informazio guztia, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta preskripzio teknikoenak barne.
  2. CIC energiGUNEren lizitazioak lizitazio elektronikoko sistemaren bidez egiten dira, kontratazio-prozeduraren izapide guztiei euskarria emanez (komunikazioak eta jakinarazpenak barne). Izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atari komunera (euskadi.net) sartu behar da, lizitazio elektronikoko sistemaren bidez: 
    www.contratacion.euskadi.eus
  3. Eskaintza ekonomikoa eta modu automatikoan edo formula bidez ebaluatu daitezkeen gainerako irizpideak jasotzen dituzten gutun-azalen irekiera streaming bidezko egintza publiko bidez bistaratu ahal izango da, lizitazio-iragarkian adierazitako egunean.
  4. CIC EnergiGUNEk Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Erregistroan (REVASCON) ere argitaratzen du lizitazioen ondorioz egiten diren eta gauzatzen edo amaitzen ari diren kontratuei buruzko informazioa:
    www.contratacion.euskadi.eus
  5. Lizitazioei buruzko edozein kontsulta egiteko, CIC energiGUNEk honako mezu elektroniko hau jartzen du enpresa interesdunen eskura:
    compras@cicenergigune.com

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE