CIC energiGUNEn talenturik onena bilatzen da, dagoen tokian dagoela, eta bere karrera profesionala eta ikertzailea garatzen lagunduko dion ingurunea eskaintzen zaio. CIC energiGUNEk ezagutza, talde-lana, konpromisoa, malgutasuna eta proaktibitatea bezalako gaitasunak sustatzen ditu. Guztia ikerketa-etikaren, iraunkortasunaren, ingurunearekiko erantzukizunaren, aukera-berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioetan oinarrituta.
CIC energiGUNEren talentua kudeatzeko politikek Europako Batzordearen "Human Resources Excellence in Research" saria jaso dute.