CIC energiGUNEren Patronatua Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erakunde publiko eta pribatuen multzo batek osatzen du. Horiek guztiek zentroaren jarduerak babesten dituzte, energia biltegiratzeari buruzko bikaintasunezko ikerketa bideratzen lagunduz, lankidetza sustatuz, zabalkundean lagunduz eta ikerketaren emaitzen transferentzia erraztuz.

Patronatuko kide diren enpresen kasuan, horiek guztiak erreferenteak dira energiaren arloan, estatu, Europa eta nazioarte mailan.

  • Gobierno Vasco-Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

    Gobierno Vasco-Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

    • Alberto Fernández González - Patronatukidea
    • Iosu Madariaga - Gonbidatua

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da berrikuntza teknologikoaren bidez. Sail honek espezializazio adimenduneko estrategiak (RIS 3) garatzen ditu, eta estrategia horien lehentasunezko esparruen artean daude energiaren arloa eta energiaren biltegiratzea, teknologia bideratzaile gisa.

    CIC energiGUNE Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategikoa da energiaren biltegiratzearen arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko energia-biltegiratzearen balio-katea indartzea du helburu, eremu horretan Europan erreferentziazko eskualdea izan dadin lagunduz. Horretarako, zentroak bikaintasuneko ikerketaren eragina maximizatzen lan egiten du, euskal enpresen lehiakortasuna hobetuz.

  • Diputación Foral de Álava

    Diputación Foral de Álava

    • Javier Hernando García - Patronatukidea

    Arabako Foru Aldundia eta CIC energiGUNE lehiakortasuna hobetzeko lanean ari dira, lurraldeko energia biltegiratzearen sektoreko Arabako enpresen berrikuntza teknologikoaren bidez. CIC energiGUNE erreferentziazko zentroa da Arabako energiaren espezializazioko estrategiaren barruan.

  • EVE

    EVE

    • Iñigo Ansola Kareaga - Patronatukidea

    Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da, eta haren eginkizuna da Euskadiko energia-estrategiak proposatzea, honako irizpide hauen arabera: hornidura bermatzea, kostuen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta garapen teknologikoa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari zerbitzua ematen dio eta energiaren eta geologia- eta meatze-baliabideen arloko jarduketak garatzen ditu.

    Proiektuetan parte hartzen du, enpresa pribatuak eta erakunde publikoak inplikatuz. Gainera, gizartean zabaltzen ditu bere estrategiak gidatzen dituzten balioak eta mezuak. Jarduteko gaitasuna pertsonen kualifikazio teknikoan, konpromisoan eta lidergoan oinarritzen du, bai eta haien baliabideen plangintza eta kudeaketa eraginkorrean ere. CIC energiGUNE Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategikoaren erreferentziazko zentroa da, eta haren bidez EVEk energia biltegiratzearekin lotutako ikerketa estrategikoaren jarduera fokalizatu eta koordinatzen du.

  • Araba Garapen Agentzia

    Araba Garapen Agentzia

    • Julio Guinea Martín - Patronatukidea

    Higiezinen sektorean zentratzen da, eta lurzoru industrialaren sustapenera mugatzen da. Jarduera nagusia Arabako eremuan industrialdeak sustatzea da. Haren helburua da kokapen horiek jarduera ekonomikoen eskura jartzea, bai sortu berriak, bai lehendik daudenak garatzekoak, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. CIC energiGUNE eta Araba Garapen Agentzia elkarlanean ari dira Arabako jarduera ekonomikoa sustatzeko, teknologia berriei balioa emanez.

  • Iberdrola

    Iberdrola

    • Pilar González Fernández - Presidentea

    Lider energetiko globala, lehen ekoizle eolikoa eta munduko burtsa-kapitalizazio bidezko konpainia elektriko handienetako bat. 100 milioi pertsona ingururi ematen die energia. Iberdrola liderra da eredu iraunkor baterako trantsizio energetikoan. Inbertsio nagusiak energia berriztagarrietan, sare adimendunetan, energia eskala handian biltegiratzean eta eraldaketa digitalean oinarritzen dira.

    Ingurumen-konpromisoaren eta ekonomia deskarbonizatzearen aldeko apustuaren ondorioz, berriztagarrietan konpainia elektriko liderra da, eta Europan isurketak % 75 murriztea lortu du 2000. urteaz geroztik.

    Iberdrolak CIC energiGUNEren espezializazio-planaren orientazioan parte hartzen du, biltegiratze elektrokimikoaren zein termikoaren esparruan, eta CIC energiGUNErekin eta haren spin-off BCARErekin lankidetzan aritzen da hainbat ikerketa- eta garapen-proiektutan.

  • Cegasa

    Cegasa

    • Igor Cantero Uribe-Etxeberria - 1. Presidenteorde

    Cegasa erreferentzia europarra da energiaren biltegiratze elektrokimikoaren bidez energiaren eskuragarritasuna ziurtatzeko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan. Bere esperientzia-eremuak trakzio industrialari, mugikortasunari, sistema egonkorrei eta berriztagarriei aplikatutako litio-ioneko produktu eta soluzioen diseinua eta fabrikazioa, Zinc-Aire teknologiadun energia handiko pila industrialen diseinua eta fabrikazioa dira, potentzia txikiko ekipoak oso denbora-tarte luzeetan elikatzea ahalbidetzen duena. Baita pila alkalinoetarako manganeso dioxido elektrolitikoa (EMD) ekoiztea ere.

    Cegasak CIC energiGUNErekin lankidetza estuan dihardu bere Zinc-aire eta manganeso elektrolitikoko teknologien hobekuntzan.

  • Gamesa Electric

    Gamesa Electric

    • Juan Barandiarán Balzola - 2. Presidenteorde

    Energia eolikoko soluzioen hornitzaile liderra da, eta bezeroak ditu mundu osoan. Gamesa enpresa berritzailea eta aitzindaria da energia berriztagarriaren sektorean. Hauek dira bere ekimenen oinarri diren zutabeak: etengabeko berrikuntza, bikaintasun teknologikoarekiko grina eta proiektu bakoitzaren helburura egokitutako irtenbideak. Bestalde, Gamesa Electric munduko liderra da ekipo elektrikoen diseinuan eta fabrikazioan, eta esperientzia handia du aplikazio fotovoltaikoetan, hidroelektrikoetan, itsas propultsioan, eolikoetan eta energia biltegiratzean, besteak beste.

    Gamesa Electric, CIC energiGUNE eta bere spin-off BCARE elkarlanean ari dira sektore egonkorrerako eskala handiko biltegiratze-teknologia berrien garapenean, enpresa horien lehiakortasunari lagunduko dioten garapen disruptiboak sortuz.

  • Ormazabal

    Ormazabal

    • Guillermo Amann Aldecoa - Patronatukidea

    Konpainia elektrikoentzako, elektrizitatearen azken erabiltzaileentzako eta bere teknologian oinarritutako energia berriztagarrien sistemen aplikazioentzako soluzio pertsonalizatuen hornitzaile liderra da. Konpainiak sektore elektrikoaren garapena sustatzen du biharko energia-beharren erronkei erantzuteko. Ormazabalek sektore elektrikoko tokiko, eskualdeko eta munduko konpainia nagusiekin lankidetzan dihardu, pertsonen segurtasunaren, sareen fidagarritasunaren, energia-eraginkortasunaren eta jasangarritasunaren arloko berrikuntzarekin duen konpromisoaren barruan.

    Ormazabalek eta CIC energiGUNEk CIC energiGUNEren ikerketa-plana garatzen laguntzen dute, teknologia disruptiboen eta biltegiratze elektrokimikoaren kostu txikiko teknologien garapenean elkarrekin lan eginez.

  • Idom Ingeniería

    Idom Ingeniería

    • Imanol Urkiaga Arrate - Patronatukidea

    Aholkularitzako, ingeniaritzako eta arkitekturako zerbitzu profesionalen nazioarteko enpresa. Bere ezagutza-arloen ondorioz, erreferente izan da ingeniaritza aurreratuko soluzioetan proiektu zientifiko eta teknologikoetarako, diseinu-arkitekturarako, hiri-berroneratzeko aholkularitzarako eta hiri azaleratu eta iraunkorren garapenerako. Halaber, Idom liderra da industriarako soluzioetan, elektrizitatea eta oil & gasa sortzeko instalazioen proiektuetako energia-ikerketetan, garraio-sistemetako diseinu berritzaileetan eta uraren zikloarekin lotutako ekipamenduetan.

    Idomek CIC energiGUNErekin lankidetzan dihardu bere ikerketa-planaren orientazioan, enpresaren jarduera guztietan ezagutzaren transmisio arina errazteko, energia biltzeko sistema termikoak zein elektrokimikoak behar direnean.

  • Petronor

    Petronor

    • Elías Unzueta Echeita - Patronatukidea

    Petronor petrolio enpresa bat da, bere helburu soziala petrolio produktu ezberdinen finketa eta merkaturatzea da, baita euren eratorriena ere. Petrolio-sektoreko industria-abangoardian dago, eta tradizioaren eta kokatzen den ingurunearen hurbiltasunaren espiritua alde batera uzten du, eta horri zor dio bere ekoizpen-indarra. Horregatik, bere helburua nazioarteko merkatuan lehiatzeko hobetzea da, eta hura sostengatzen duen ingurunean izandako arrakastaren fruitua iraultzea.

    Petronor Innovación enpresak CIC energiGUNEri laguntzen dio bere ikerketa-plana bideratzen, eta haren interesa prozesu industrialetako eraginkortasun energetikoarekin lotutako biltegiratze-sistemak dira.

  • Sener

    Sener

    • Nora Castañeda - Patronatukidea

    Ingeniaritza eta teknologiako talde pribatua da, eta hainbat sektoretan kalitate handiko irtenbide berritzaileak emateagatik bereizten da: aeroespaziala, defentsa, azpiegiturak, energia, ontzigintza, energia berriztagarriak eta hondakinen balorizazio energetikoa. Bere nahia bezeroei eta gizarteari zerbitzatzea da, ingeniaritza irtenbide aurreratuak, egokiak eta eraginkorrak emanez. Eta hauek bezeroen negozioak hobetu ditzatela. Horrela, gizarteak zerbitzu, ekipamendu eta utilitate lehiakor, seguru eta jasangarriak eskura ditzan erraztuko da. Erreferentziazkoa da konpromiso irmoa duelako berrikuntzan, bezeroei zerbitzu emateko espirituan, profesionalen garapenean, printzipio etikoetan, gobernu korporatibo onean, gizarte-erantzukizunean, kalitatean, pertsonen segurtasunean eta ingurumenaren zaintzan.

    Senerrek eta CIC energiGUNEk historikoki elkarri lagundu dute biltegiratze termikoaren esparruan, Sener munduko liderretako bat izan baita eguzki-kontzentrazioko zentralen esparruan.

  • Solar Pack

    Solar Pack

    • Ana Ferrero - Patronatukidea

    Solarpack nazioarteko presentzia duten eskala handiko eguzki-proiektu fotovoltaikoen garapenean, eraikuntzan eta operazioan espezializatutako multinazionala da. Eguzki energia fotovoltaikoa garatu eta sortzen duen lehen konpainietako bat da Espainian. Erabaki estrategikoak azkar hartzen dituenez, aitzindaria izan da bera presente dagoen hainbat merkatutan. Bere helburu estrategikoak hazkunde errentagarria eta arriskuaren kudeaketa dira. Hiru dibisio globaletatik (Garapena eta Eraikuntza, Energia eta Zerbitzuak sortzea) lortu nahi dira.

    Solarpack, CIC energiGUNE eta bere Spinoff BCARE elkarlanean ari dira kostu txikiko biltegiratze-teknologiak garatzen eta ezartzen, eremu behartsuenetan hedatzeko aukerarekin.

  • Corporación MONDRAGON

    Corporación MONDRAGON

    • Eduardo Beltrán de Nanclares Echezarreta - Patronatukidea

    Mondragon Korporazioa kooperatiba autonomoen eta juridikoki independenteen multzoa da, elkartasun-mekanismo batzuen bidez elkartuak. Euskal Herriko lehen industria taldea eta Espainiako hamargarrena bezala, lankidetzako lanaren mundu mailako erreferentzia da. Pertsonengan eta elkartasunean oinarritutako balioek nazioartean garatzeko aukera eman diete. Liderrak izan dira honako sektore hauetan: makina-erreminta, goratzea, kontsumo-ondasunak, automozioa, aholkularitza eta eraikuntza.

    Mondragon Korporazioa CIC energiGUNErekin lankidetzan ari da hainbat proiektutan, non Mondragon Unibertsitateak, Ikerlanek eta energiaren biltegiratzearen arloan interesak dituzten korporazioko hainbat enpresak parte hartzen duten.

  • Nortegas

    Nortegas

    • Juan Villar - Patronatukidea

    Estatu mailan gasaren banaketaren negozioan bigarren konpainia da Nortegas. Hasieratik lan egin dute gasa behar duten etxe eta enpresa guztietara eramateko. Hirietan, landa eremuetan edo industria eremuetan. Betiere pertsonen ongizatea lortzeko, beren etxebizitzetako erosotasun-premiak asetzeko eta energia segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz hornitzeko helburuarekin. Era berean, Nortegasek industria-ehunaren hazkundea errazten laguntzen du, energia egokirik ez izateagatik orain dela gutxira arte instalatzea zaila zen eremuetan. Enpresa kontzientziatuta dago bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzearekin, eta aktiboki sustatzen du ikerketa.

    Nortegasek CIC energiGUNEri laguntzen dio bere ikerketa-planaren orientazioan, enpresaren jarduera guztietan ezagutzaren transmisio arina errazteko, bere jarduerarekin lotutako energia biltegiratzeko sistemak behar direnean.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE