SCImago rankinga erreferentzia zientifiko nagusia da planetako ikerketa-erakunde nagusiak sailkatzeko orduan, eta, horretarako, datu kritikoak hartzen ditu kontuan, ikerketaren errendimendua, berrikuntzaren emaitzak eta webguneko ikusgaitasunaren bitartez lortutako eragin soziala. CIC energiGUNE munduko 15 garrantzitsuenen artean finkatu da, Fundazio mailan, eta munduko Top5ean dago energiaren, ingeniaritzaren, fisikaren eta kimikaren arloetan.

SCImago rankingaren arabera, CIC energiGUNE, energia elektrokimikoaren biltegiratzean, energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta hidrogenoaren teknologietan erreferentea den euskal ikerketa-zentroa, Energiaren arloko Europako eta Iberoamerikako Fundazio Ikertzailerik garrantzitsuena da. SCImago nazioarteko erreferentzia nagusia da mundu osoko erakunde ikertzaileak sailkatzeko orduan. Gainera, erakunde horren iritziz, CIC energiGUNE planetako 15 ikerketa-zentro nagusietakoa da, Fundazio mailan.

Izugarri motibatzen gaitu energiari buruzko ikerketan Europa mailako buru izateak, sektorearen etorkizunerako hain garrantzitsua den une honetan batez ere”, esan du Nuria Gisbert CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak. “Gainera, nabarmendu nahi nuke rankingak energiaren ikerketa termino globaletan aipatzen duela, ez soilik biltegiratzeari dagokionez; izan ere, eremu espezifiko hori bakarrik hartuko balitz kontuan, are posizio altuagoan egongo ginateke”.

SCImago rankinga nazioarteko erreferentzia nagusia da ikerketa-zentroentzat, eta urtero erakunde akademikoak eta ikerketarekin erlazionatutakoak sailkatzen ditu, adierazle konposatu baten arabera ordenatuta. Indize horrek ikerketaren errendimenduan, berrikuntzaren emaitzetan eta, webgunean duen ikusgaitasunaren arabera neurtutako eragin sozialean oinarritutako hiru adierazle-multzo konbinatzen ditu.

SCImago rankinaren arabera CIC energiGUNE energiaren arloko Europako eta Iberoamerikako ikerketa-fundaziorik garrantzitsuena da

2023ko txostenaren arabera, Europako eta Iberoamerikako Energia fundazio ikertzaile nagusia izateaz gain, CIC energiGUNE munduko 15 fundazio garrantzitsuenetakoa da. Halaber, Nazioarteko Top5ean agertzen da lau arlo espezifikotan: Energian (4.a), Ingeniaritzan (3.a), Fisikan (4.a) eta Kimikan (5.a).

Energiaren ikerketako munduko erakunde eta enpresa guztiak kontuan hartuz gero, euskal zentroa Estatuko 5 eragile nagusien eta Europako 30 garrantzitsuenen artean dago, baita energia ikerketako mundu osoko 200 erakunde nagusien artean ere. Kimikaren arloan, CIC energiGUNE Estatuko top 10ean egongo litzateke, Europako top 40an, eta munduko 250 garrantzitsuenen artean.

SCImago rankingaren aintzatespen hori zentroak eta bertako profesionalek azken aldian lortutakoei gehitu behar zaie; esaterako, Europako Batzordeak CIC energiGUNE bateriak ikertu eta garatzeko “adibide nabarmen” gisa aipatzen du Batteries for Energy Storage in the European Union txostenean. Gainera, azpimarratzekoa da bertako sei zientzialari Stanfordeko Unibertsitateak urtero Elsevier argitaletxe akademikoarekin lankidetzan egiten duen eta munduko ikertzailerik onenekin egiten den erreferentziazko sailkapena den “Ranking of the World Scientists” izenekoan sartu direla; bestalde, Michel Armand, Clarivate Analytics enpresak urtero egiten duen “Highly Cited Researchers” zerrenda entzutetsuaren parte izan da, eta, horrez gain, “Fellow of the Electrochemical Society” gisa aitortu dute; Yaroslav Grosu ikertzaileak ‘Ramón y Cajal’ laguntza jaso du; eta Javier Carrasco eta Daniel Carriazo Ikerbasque Professor izendatu dituzte, eta kategoria horretan Elena Palomori eta Paramaconi Rodriguezi gehitzen zaizkie.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE