Javier Carrascok eta Daniel Carriazok, energiaren biltegiratzean erreferentea den, eta baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoaren teknologietan espezializatuta dagoen eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroko ikerlariek, Ikerbasque Research Professor kategoria lortu dute, Ikerbasquek, talentua eta ikerlari bikainak erakarriz ikerketa zientifikoari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen Zientziarako Euskal Fundazioak, jakinarazi duenez
“Albiste bikaina da gure zentroarentzat, eta, batez ere, bultzada handia ematen dio hamar urte baino gehiagoz talentua erakartzeko eta bikaintasun ikertzailea sustatzeko egiten ari garen lanari”, ziurtatu du Nuria Gisbert CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak. “Ez dago Javierren eta Danielen lanari buruz hitz egin beharrik, hor dago eta berak hitz egiten du, eta, zalantzarik gabe, aitorpen hori merezi izan dute”, adierazi du Asier Urzelaik, Pertsonen Saileko Zuzendariak. Ikerbasqueri ere eskerrak eman nahi izan dizkio Urzelaik “talentu zientifikoa erakartzeko eta atxikitzeko emandako laguntza eskergarengatik”.
Carrasco eta Carriazo izendatuta, dagoeneko lau dira CIC energiGUNEn Ikerbasque Research Professor kategoria duten ikertzaileak. Programa hori 2008an jarri zuen abian Zientziarako Euskal Fundazioak, ikerketa-taldeak gidatzeko gai diren zientzialariak erakartzeko eta bertan eusteko, ikerketa-ildo berritzaileak bultzatuz. Elena Palomo, Biltegiratze Termikoaren Arloko zuzendari zientifikoa, eta Paramaconi Rodríguez, hidrogenoaren teknologia elektrokimikoen taldeko burua, dira zentroaren barruan kategoria hori duten beste bi zientzialariak.