Babesleak

Corporación Mondragón

Corporación Mondragón

Euskadiko enpresa-talde nagusia eta munduko kooperatiba-talde handiena da. 250 enpresa baino gehiago eta 85.000 langile ditu finantza, industria eta banaketa sektoreetan, baita ikerketa-arloan eta heziketa-arloan ere.

Iberdrola

Iberdrola

Euskadin egoitza duen energia-taldea eta zerbitzuen operatzaile globala da. 2009an 2 824 milioi euroko irabazi izan zuen. Mundu osoan 205.000 GWh ekoizten ditu 23 milioi bezerorentzat eta 33.000 langile baino gehiago ditu.

image description

EEE

Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea da eta zerbitzua ematen dio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, energiari eta baliabide geologikoei eta meatze-baliabideei dagokionez. Gaur egun energia berriztagarrien proiektuetan jarri du arreta, adibidez, zentral hidrauliko txikietan, zabortegiko biogasen instalazioetan, eguzki-energia termikoan eta energia fotovoltaikoan. 2009. urtean, ia 700 instalazio diruz lagundu ziren eta mugitutako inbertsioa 15 milioi ingurukoa izan zen.

image description

Sener

Aholkularitza, ingeniaritza eta sistemen integrazioan aritzen den enpresa da. 1.500 profesional baino gehiago eta zortzi bulego (Aljeria, Argentina, Arabiar Emirerri Batua, Japonia, Mexiko, Polonia eta Portugal) ditu eta lau kontinentetan jarduten dute hainbat arlotan, hala nola espazioan, obra zibilean, energian, itsasontzietan edo aeronautikan. Ingeniaritzako eta Sistemetako bere fakturazioa 175 milioi eurokoa baino handiagoa da.

image description

Idom

Zerbitzu integratuak (arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza) ematen dituen diziplina arteko taldea da. 2.500 langilek baino gehiagok dihardute lanean, hiru kontinentetako 11 herrialdeetan banatuta dituen 28 bulegoetan. Ia 300.000 milioi euroko fakturazioa izan ohi du.

image description

Cegasa

1934. urtean sortu zen CEGASA Taldea. Lau produkzio-enpresa eta nazioarteko 15 filial ditu. Bost kontinenteetako 60 herrialde baino gehiagotan dago. 200 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta ia mila langile ditu.

image description

Gameua

Siemens Gamesa energia eoliko soluzioen hornitzaile nagusia da, mundu osoko bezeroekin. Energia berriztagarrien sektorean berritzaileak eta aitzindariak, 90 herrialde baino gehiagoetan produktuak eta teknologiak instalatu ditugu, 84,5 GW baino gehiagoko gaitasunarekin eta 25.000 langileekin.

image description

Nortegas

NORTEGAS gasaren banaketaren negozioan diharduen bigarren konpainia da Estatuan. 8.100 kilometrotik gorako sarea zabaldu dugu, eta gas naturala eta petrolio-gas likidotua (PGL) banatzen diegu Euskadi, Asturias eta Kantabriako autonomia-erkidegoetako milioi bat bezerori baino gehiagori. Lidergo hori, nolanahi ere, ongi egindako lanaren eta gure plantillako 250 profesionalok bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatearen emaitza baino ez da. Eta gure enplegatuek urte askotan Naturgas konpainian (hau da, salmenta-prozesu baten ondoren NORTEGAS bihurtu zen konpainian) hartu duten esperientzian oinarrituta dago lan hori. Lehengo berak gara, baina enpresa independentea gara orain, eta gure jatorrietara eta gure sustrai naturaletara itzuli gara. Hala ere, jarduera-eremu guztietan garatu eta hazteko helburua dugu.

image description

IK4

AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech zentro teknologikoek osatutako aliantza da.

image description

Energiaren Klusterra

80 enpresa eta erakunde inguruk osatutako elkartea da eta helburu dute beren jarduera Euskadin garatzen duten enpresen energia-alorreko lehiakortasuna hobetzera bideratutako sustapen eta azterketa ekintzak antolatzea. 10.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen du eta enplegu zuzena ematen die 25.000 pertsonari baino gehiagori.

image description

Tecnalia

Korporazio teknologiko pribatua eta independentea da eta Euskadiko ingurune teknologikoan sortu da. Azti, European Software Institute (ESI), Inasmet, Labein, Neiker, Robotiker eta Fatronik zentro teknologikoek osatzen dute.

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.