AMAIA ARRIZABALAGA ELORRIAGA

Aurkezpena

Amaia Arrizabalaga Industria Kimikan graduatua da Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Azken ikasturtean, unibertsitateko laborategiko taldeko kide izan zen, eta airearen kutsaduraren inguruko ingurumen-arazoak aztertzen lagundu zuen.

Automobilgintzan hasi zuen bere ibilbide profesionala, kalitatezko teknikari gisa, eta, ondoren, aholkularitzaren arloan bere trebetasunak garatzeko aukera izan zuen, inguruneko industriari hainbat teknologia-eremutako I+G+B proiektuak kudeatzen lagunduz, batez ere energiaren, industria kimikoaren eta automobilgintzaren sektoreetan.

I+G+B proiektuen kudeaketan eta garapen teknikoan hiru urte baino gehiagoko esperientzia izanik, 2021ean CIC energiGUNEko Negozio Garapenaren arloan sartu zen I+G eta Teknologia Transferentziako Proiektuen Kudeatzaile gisa.

Jarduera Profesionala

  • 03/2021 - CIC energiGUNEko I+G proiektuen koordinatzailea.
  • 02/2018 – 2021/03 – R&D Project Manager International Euro-Fundingen. Hainbat teknologia-eremutako I+G+B proiektuak identifikatzea, bai eta I+G+B jarduerengatiko zerga-kenkarien eta diru-laguntzen proiektuak aztertzea, prestatzea eta kudeatzea ere.
  • 11/2016 – 08/2017 - Bridgestone Hispania SAko kalitate-teknikaria.
  • 2015/09 – 2016/07/07 – Laborategiko teknikaria Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Prestakuntza akademikoa

  • Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).
  • Project Management masterra (UNIR) - Gaur egun

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE