ARANTZAZU LETONA ELIZBURU

Aurkezpena

Arantzazu Letona Elizburu 2020tik kimikan graduatua da Zaragozako Unibertsitatean. 2019ko udan Arantzazu CIC-energiGUNEn hasi zen lehenengoz udako ikasle bezala. Bi hilabete eta erdiko udako praktika horietan sodio eta litiozko baterietarako toxikoak ez diren agente kelatzaile berrien ebaluazioa egin zuen erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez, egoera solido zein likidoan. Gradu amaierako lana Zaragozako Unibertsitatean egin zuen oxigenoa aktibatzeko eredu funtzionalei buruz. Beranduago, Material Berriei buruzko masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), non sodio-aireko baterietarako grafenozko katodoetan muga trifasikoa optimizatzea helburu zuen master amaierako lana burutu zuen.

2021eko irailan, CIC energiGUNEn sartu zen doktoratu aurreko ikertzaile gisa, metal-aire baterietan sistema biologikoak erabiliz katodo bifuntzionalak garatzea helburu duen doktorego-tesia gauzatzeko.

Interes zientifikoak

  • Materialen zientzia
  • Metal-aire bateriak
  • Ikatz eta grafenoan oinarritutako materialak

Jarduera zientifikoa

  • Iridiozko konplexuen sintesia eta karakterizazioa
  • Sodio-aireko baterien diseinuaren optimizazioa
  • Karakterizazio elektrokimikoa eta egiturazkoa (RMN, mikroskopia elektronikoa)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE