CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den ikerketa zentroak, eta energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak ematean espezializatuta dagoen bere BCARE spin off-ak, besteak beste “post-mortem” azterketan eta produktu eta zerbitzu berrien aplikazioan oinarrituta bateriaren ezagutzan lortutako aurrerapenak aurkeztu dituzte gaur AVL Tech Week foroaren inguruan bildutako automobilgintza industriaren aurrean
Roberto Pacios CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze Arloko Teknologia Koordinatzaileak eta Soraya Romo BCAREko zuzendari Nagusiak Arabako Parke Teknologikoan egindako lanaren emaitzak azaldu dituzte, eta dagoeneko etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren baterietarako modelo aurreratuak lortu dituzte hiru atal kritikotan: kargaren egoeran, gailuaren osasunean eta bizitza erabilgarrian. Modelo horietako batzuk arrakastaz ezarri dira dagoeneko BCAREren zorroa osatzen duten produktu eta zerbitzu jakin batzuetan.
Zehatzago esanez, Pacios doktoreak, ibilgailuaren funtzionamendu-baldintzek bateriaren iraupenean eta segurtasunean nola eragiten duten azaldu du, eta baita zein diren artearen egoerari dagokionez aurrera egiteko joera teknologikoak ere, autonomiari zein segurtasunari dagokienez. Bestalde, BCAREko Zuzendari Nagusiak eredu prediktiboetan oinarritutako bateriak kudeatzeko sistema aurreratuen berri eman du.