CIC energiGUNE, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea den ikerketa zentroa, da redox fluxuzko bateria organikoak diseinatzeko HIGREEW proiektuaren liderra. Bateria horiek, energia berriztagarri sistemekin bat eginda, klimaren aldaketaren eragina murrizten lagunduko dute, energia biltegiratzeko sistema merkeagoak, prestazio tekniko hobeagokoak eta eraginkortasun handiagokoak erabiltzeko aukera bultzatuko baitute.
CIC energiGUNEren helburua kostu txikiko ur-oinarria izango duen eta instalazioa kontrolatzeko sistema aurreratua duen fluxu-bateria batean integratuko den elektrolito organiko berria garatzea da. Horrela, 2030. urtean 0,05€/kWh/zikloko kostua lortu ahal izango da. Hori da Europako Batzordeak bere Energia Teknologiaren Europako Plan Estrategikoan (SET Plana) klimarako energia-sistema neutrorako trantsizioa bultzatzeko planteatu duen erronka tekniko-ekonomikoa.
HIGREEW proiektuaren partzuergoa, materialetan, biltegiratze-sistemetan eta energia berriztagarrietan erreferenteak diren 9 erakundek osatzen dute. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta Bohemiako Unibertsitatea (Txekiar Errepublika) Euskal Zentroarekin elkarlanean ari dira funtsezko materialak (mintza, elektrolitoa eta elektrodoa) garatzen, prestazio tekniko hobeak emateko, bizitza erabilgarria luzatzeko eta birziklapena errazteko. Material horiek gelaxka batean integratuko dira, ekipamendu elektrokimikoaren diseinuan esperientzia handia duen C-TECH ingeniaritza enpresa britainiarrak, eta banadio-fluxuzko baterietan espezializatutako Pinflow txekiarrak, lehenengo balidazio-testak egin ditzaten.