CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance - BRTAko kide den ikerketa zentroa, Teknikerrekin eta EHU/UPVrekin batera ari da lanean hidrogenoaren ekoizpena ikertzeko, bide termokimikoa erabiliz, ura eta beroa oinarri hartuta. Lankidetzarako proiektu horren azken helburua hidrogenoa sortzea da –gizartearen energia trantsiziorako interes handieneko elementua–, errendimendu handia bermatzeko, produkzio kostu onargarriak sortuz. Lanerako linea hori, CIC energiGUNE buru den CICe, Elkartek 2019 izeneko proiektuaren barruan dago.
“Energia trantsizio egoeran, hidrogenoa ekonomiaren sektore batzuen erabateko deskarbonizazioarekin batera etorriko den bektoreetako bat da”, gogorarazi du Ana Aranzabe Teknikerreko Teknologia Zuzendariak. Bestalde, Elena Palomo CIC energiGUNEko energia termikoa biltegiratzearen eremuko Zuzendari Zientifikoak adierazi duenez, “CIC energiGUNE, Tekniker eta EHU/UPV, erreakzio termokimikoen bidez hidrogeno garbia ekoizteko ate bideragarria eta eskuragarria irekitzeko moduan daude, gizarteak bilatzen eta behar duen energiaren paradigmaren aldaketan lagunduz”. Era berean, Pedro Luís Arias Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU/UPV) Ingeniaritza Kimikoko Katedradunak adierazi duenez, “lankidetza horrek interes berezia du, bide jasangarriak erabilita hidrogenoa ekoizteko apustu sendoa delako, eta horrek euskal enpresek eta eragileek hidrogenoaren balio katean betetzen duten jarduera indartuko du”.
Oro har, Stefania Doppiu, CIC energiGUNEko erreakzio kimikoak egoera solidoan ikerketa taldeko burua, proiektuaren burua ere da eta hidrogenoaren produktibitatea hobetzeko modua landuko du, ziklo termokimikoan esku hartzen duten solidoen propietate zinetikoak eta ziklabilitatea optimizatuz, nanomaterialak eta material nanoegituratuak erabiliz. Horrez gain, ikerketaren arloan, material horiek balioztatu egingo dira, aplikazio errealetik hurbilago dagoen eskala batean duten portaera zein den jakiteko.