CIC energiGUNEk, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, HPLC (Errendimendu Handiko Likidoen Kromatografia) zutabeetan ematen den deshidratazioaren zinetika ebaluatuko duen ekimen aitzindariaren garapenean hartuko du parte. Ikerketa Erromako Sapienza Unibertsitateko Alberto Giacomello irakasleak koordinatutako NODRY proiektuaren barruan dago eta Yaroslav Grosu doktoreak zuzentzen duen CIC energiGUNEko “Fenomeno interfazialak, Koloideak eta Medio Porotsuak” taldearen ekipamenduekin eta ezagutzarekin gauzatuko da, abangoardiako karakterizazio esperimentala eginez.
“Proiektu honek oso proiekzio garrantzitsua du, eta proba-bankua gure instalazioetan egiteak agerian uzten ditu gure laborategiaren bikaintasuna eta gaitasuna”, adierazi du Yaroslav Grosu CIC energiGUNEko ikertzaileak. Gogorarazi duenez, ideia horren garapenak Europar Batasunaren ERC Proof Concept bekan oinarritzen da.
NODRY ikerketaren eta industriaren arloan substantziak bereizteko gehien erabili den metodologian eta errendimendu handiko kromatografia likidoan (HPLC) zentratuko da, eta teknika horretan ura disolbatzaile nagusi gisa erabiltzea mugatu duen erronka nagusiari helduko dio: zutabean gertatzen den deshidratazio fenomenoari. Alde horretatik, HPLC-aren fase egonkor hori estrusionatzen da—burbuilen eraketa material nanoporotsu hidrofobikoan—, eta horren ondorioz, bereizi behar diren substantzietarako eskuragarri ez egotea eragiten du (“atxikipen-galera”).