CIC energiGUNE, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroa, 3D zeramika aurreratuen aplikazioa ikertzen ari da litiozko metaleko egoera solidoko baterietan, gailuaren energia-dentsitatea handitzeko eta, aldi berean, segurtasuna hobetzeko.
Lan hori 3DPASSION proiektuaren barruan dago. Proiektua IREC zentro katalanak bultzatu du, zeramika 3Dn prozesatzeko teknikak garatzeko, eta, EBk markatutako helburuetatik hurbil dagoen energia-dentsitatearen balioa emango duen egoera solidoko bateria bat berariaz garatu nahi du, elektrolito solido fin bat, tentsio handia duen material aktibo bat, kobaltorik gabea, eta era naturalean metalezko litio gisa identifikatu den gaitasun handiko anodo bat konbinatuta.
Testuinguru horretan, CIC energiGUNE, “egoera solidoko baterietako erreferentziazko zentro gisa”, 3DACESS azpi-proiektuaren buru da, Frederic Aguesse euskal zentroko Elektrolito Aurreratuak eta Zeldak Integratzeko Ikerketa Taldeko buruak adierazi duenez. Azpi-proiektu hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du, “2019ko I+G+b erronkak” deialdiaren barruan (Erref: PID2019-107106RB-C33), eta “bat dator bai Estatuaren zientzia, teknologia eta berrikuntzako estrategiarekin, bai emisioak murrizteko helburuekin eta EBren lehengai kritikoak erabiltzeko politikekin, sistema garbiak, eraginkorrak eta seguruak garatzearen inguruan jarduten baitu”.