CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, amaitutzat eman du tenperatura handiko prozesu industrialen deskarbonizazioari buruzko TEDS25 goi-bilera, kontzeptu berritzaileetan oinarritutako alternatibei bultzada handia emanez, hala nola hondar-beroaren berreskurapenari, beroaren elektrifikazioari, eguzki-energia termikoaren garapenari edo energia termikoaren kalitatearen hobekuntzari.
Ekitaldiak industriako profesionalak, ideien sortzaileak eta erakundeetako arduradunak bildu ditu Gasteizen, tenperatura handiko prozesu industrialen deskarbonizazioa modu eraginkorrean bultzatuko duten soluzio berritzaileei buruz eztabaidatzeko. Jardunaldian aditu nabarmenen hitzaldiak izan dira, hala nola Andreas Hauer eta Marina Garciarenak, eta energia-biltegiratze eta -eraginkortasuneko soluzio berrien potentziala erakusten duen erakusle teknologiko berritzailea bisitatu zen.
Otsailaren 19ko (asteazkena) jardunaldi osoan, TEDS25era bertaratutakoek, lehen mailako aurkezpenez, mahai-inguruez eta poster saioez gozatzeko aukera izan dute, balio kate osoa, politiken definiziotik negozio aukera berrietaraino, barne hartze duten adituak bertan zirela. Guztiek tenperatura ertain eta altuko prozesu industrialen deskarbonizazio prozesurako hedapen agertokia zehazten lagundu dute, negozio aukera berriei ateak irekiz, jatorri berriztagarriko erregai alternatiboei, besteak beste.