CIC energiGUNEk, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroak, Energiaren Nazioarteko Agentziak babestutako “Compact Thermal Energy storage within Components within Systems” proiektuaren bilera hartuko du urriaren 27tik 29ra. “Topaketa Gasteizen egiteak CIC energiGUNE energia termikoaren biltegiratzearen arloan nazioarteko erreferentziazko eragile dela egiaztatzen du”, adierazi du Elena Palomo TESeko arloko zuzendari zientifikoak.
Ekimen horren buru Wim van Helden (AEE INTEC, Austria) eta Andreas Hauer (ZAE Bayern, Alemania) dira, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) “Sol Heating and Cooling” (SHC) eta “Energy Conservation through Energy Storage” (ECES) programen barruan. Energia Termikoa Biltegiratzeko munduko I+G sarerik garrantzitsuena da. Sare horren ibilbidea duela 10 urte baino gehiago hasi zen, eta orain hirugarren aldiz berritu da, partaidetzak arrakasta handia izan duelako eta ekarpen zientifiko handia erakutsi duelako.