Luis Liz Marzán CIC biomaGUNEko (BRTAko kide den zentroa) zuzendari zientifikoa da, eta Ikerbasque ikerketa irakaslea. Nanopartikulen sintesiaren eta mihiztaduraren arloan egindako bere ikerketak internazionalki aintzatetsiak dira: Ikerketa hauek, nanopartikuletan oinarritutako detekzioaren eta diagnostikoaren garapenaren, diagnostiko-tresnen eta nanoplasmonikaren zein Nano-eskalako fenomeno optikoen azterlanean diraute. Liz Marzánek 450 argitalpen baino gehiago argitaratu ditu nazioartean ospe handia duten aldizkarietan, eta 40.000 aipu baino gehiago jaso ditu, 100 baino gehiagoko h-indizearekin (WoS datuak). Bere argitalpenen eragin handia dela eta, Highly Cited Researcher izendatu dute 6 urtez jarraian, 2014-2019. Europako Ikerketa Kontseiluak ERC Advanced Grant-aeman dio bi aldiz jarraian (2012-2017; 2018-2023). Era berean, hainbat sari zientifiko jaso ditu, duela gutxi "Enrique Moles" ikerketa Sari Nazionala, Zientzia eta Teknologia Kimikoen arloan (2018).
Wolfgang Parak CIC biomaGUNEren Nanopartikulen Bioingeniaritza arloko buru da 2013tik; fisikan doktorea da Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean eta katedraduna da Hanburgoko Unibertsitatean (Alemania). Parakek ekarpen nabarmenak egin ditu nanomaterialen aplikazio biologikoen arloan, eta espezialista ezaguna da organismo bizien barruan nanomaterialak erabiltzen, baita nanomaterialen aplikazio mediko berrien garapenean ere. 370 artikulu baino gehiago argitaratu ditu kimikako eta diziplina anitzeko aldizkarietan, 25.000 aldiz baino gehiagotan aipatu direnak eta emaitza gisa 82ko h-indizea eman dutenak. Bere argitalpenen eragin handia dela eta, Highly Cited Researcher izendatu dute 6 urtez jarraian Materialen arloan (2014-2019).
Unai Pascual Garcia de Azilu ingurumen ekonomian doktorea da Yorkeko Unibertsitatean (2002), eta 2011tik Ikerbasque irakaslea da Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroan. Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Zentroko kidea da ere. Bere lana ekonomiaren eta ingurumenaren lotura globalei buruzko diziplina arteko azterketan oinarritzen da, esparru sozio-ekologikoak erabiliz eta gobernantza-prozesuak nabarmenduz. 20 urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia du, horietatik 15 Erresuma Batuko unibertsitateetan (Cambridge, Manchester eta York).
10 liburu eta monografiko argitaratu ditu, 100 artikulu zientifiko baino gehiago aldizkarietan, hala nola Science, PNAS, Nature Sustainability, BioScience eta abarretan, eta 40 kapitulu inguru hainbat liburu espezializatutan. Nazioarteko hainbat sare zientifikotan parte hartzen du, eta, gaur egun, biodibertsitateari eta ekosistemen zerbitzuei buruzko gobernu arteko plataformaren (IPBES) "naturaren Balioen Ebaluazioa" ren buru da. Ohiko kolaboratzailea da ETB, Radio Euskadi, eta Berria bezalako komunikabideetan.
Javier Aizpurua ikerketako irakaslea da CFMn, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zentro mistoan. CFMko eta DIPCko Nanofotonikako Teoria taldeko burua da, eta duela gutxi arte CFMko zuzendaritza zientifikoarekin uztartzen zuen bere ikerketa-jarduera. Aizpuruaren lanak argiaren eta nanomaterialen arteko interakzioa aztertzen du. Bere artikuluek 14.700 aipu baino gehiago bildu dituzte, eta azken 10 urteetan 20 lan inguru ditu zitatuenen % 1ean. Javier da, gainera, zerrendan nabarmendu den Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) kide bakarra, aurtengoarekin hirugarren aldiz jarraian azaltzen delarik zerrenda honetan.
Michel Armand CIC energiGUNEko (BRTAko kide den zentroa) zientzialaria, litiozko baterien garapena ahalbidetu duten teknologia nagusietako batzuen "aita" da. Frantzian 1946an jaioa, Armandek 80ko hamarkadaren amaieran ekin zion litiozko bateria birkargagarriei buruzko – polimero solidoko elektrolitoarekin konbinatuta – ikerketari, eta horri esker, gaur egungo eta etorkizuneko ibilgailu elektrikoei lotutako biltegiratze-teknologia nagusiak garatu ahal izan dira, besteak beste. Izan ere, Michel Armandek harreman estua du 2019ko Kimikako Nobel saria jaso duten ikertzaileekin, bereziki John Goodenough eta Stanley Whittinghamekin.
Armand irakasleak hainbat aintzatespen ditu zientziaren arloan, hala nola, 2000. urteko Volta domina, 2010eko Galileo saria, 2012ko Aymé Poirson saria eta 2016ko Catalán-Sabatier saria. Era berean, Deakin (2006) eta Upsala (2016) unibertsitateetako Honoris Causa doktorea da, eta egilea edo egilekidea da nazioarteko aldizkarietan egindako 416 argitalpenena , hitzalditan egindako 295 aurkezpenena, eta 200 patenteena. Gaur egun, CIC energiGUNEren elektrolito solidoaren ikerketa-taldearen buru da, eta etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren egoera solidoko bateria lortzera bideratutako lantalde bat gainbegiratzen du.
Francisco Guinea Ikerketa irakaslea da Madrilgo Nanozientziako Ikasketa Aurreratuen Institutuan (IMDEA-Nanozientzia) 2005etik, eta duela gutxi izendatu dute Ikerbasque ikerketa irakaslea Donostia International Physics Center-en (DIPCn). Bere ikerketa materia kondentsatuaren fisika teorikoan eta materialen zientzian garatzen du. Zehazki, grafenoaren propietate eta grafeno-gailu berriak, eta bi dimentsioko erdieroaleen propietate optikoak eta egiturazkoak aztertzen ditu, bai eta bi dimentsioko supereroankortasuna ere. Guineak, hirugarren urtez jarraian azaltzen dena ikerlari zitatuenen zerrendan, 400 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta 88ko h indizea du (WoS). Gainera, hainbat sari jaso ditu, horien artean bi urtez behin banatzen den Espainiako Fisikako Sari Nazionala eta Espainiako Fisika Elkartearen Urrezko Domina.
Francisco J. Garcia-Vidal Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) katedraduna da eta Donostia International Physics Centerreko (DIPCko) ikertzaile kidea. Berak zuzentzen duen talde teorikoa, plasmonikan, metamaterialetan eta nanofotonikan nazioartean ezaguna da. García Vidal irakasleak 270 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu orain arte, eta 23.000 aipamen baino gehiago jaso dituzte, horien h-indizea 72koa izanik (WoS). 2012an, Europako Ikerketa Kontseiluak ematen dituen "ERC Advanced Grant" bat lortu zuen Plasmonika Kuantikoa ikasteko. García Vidal Materia Kondentsatuaren Fisikako Ikerketa Zentroko (IFIMAC) zuzendaria da 2012an sortu zenetik. Zentro hori Espainiako Bikaintasun Zientifikoko Zentro eta Unitateen sarearen parte da 2015etik.