CIC energiGUNE, energiaren biltegiratzean erreferentea den, eta baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoaren teknologietan espezializatuta dagoen eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroa, ion-litiozko bateria merkeagoak, seguruagoak eta jasangarriagoak fabrikatzea ahalbidetuko duen elektrolitoa “gelifikatzeko” sistema berritzaile baten aplikazioan oinarritutako bateriako gelaxka berri baten diseinuan ari da lanean. Garapen hori NEXTCELL proiektu europarraren parte da. EBk finantzatzen du Horizonte Europa programaren bitartez, eta euskal zentroak kontinenteko beste 16 enpresa eta erakunderekin batera hartzen du parte bertan.
CIC energiGUNEko proiektuaren arduradunek nabarmendu dutenez, ikerketa honek, litio ioien baterietan kobalto katodo librea eta gel polimerikoak elektrolito gisa erabiliko dituen oso teknologia berritzailea praktikan jartzea ahalbidetuko du, merkatuan aplikazio askotarako teknologia liderra, hain zuzen ere. Horiek garatzean, energia-dentsitate handiari esker jarduketa bikaina bermatuz egungo teknologiek baino tentsio handiagoak ere lor ditzaketen gaitasun handiko ion-litiozko baterien belaunaldi berria sortuko da.
NEXTCELLek, elektrodo porotsu solidoz eta elektrolito likidoz betetako egungo gelaxken eredua gainditzean oinarritutako gelifikatutako gelaxken kontzeptu berritzailea proposatzen du. Horretarako, gelaxkako osagai nagusien gelifikazioa landuko da, materialetan hainbat berrikuntza diseinatuz eta integratuz. Alde batetik, elektrodoen gelifikazioan aurrera egingo da eta, bestetik, bereizgailuan egingo da lan, tentsio handiko gel-elektrolito egonkor batekin konbinatzean gelifikatutako gelaxkaren kontzeptu osoa lortu ahal izateko.