Michel Armandek, CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den ikerketa zentroko ikerlariak, Espainiako eta Portugalgo mugikortasun elektrikoaren sektoreko eragile nagusien aurrean agerian utzi duenez, beharrezkoa da egoera solidoko bateriaren aldeko apustua egitea, bateriaren industria indartsu baten balizko garapenari begira. Gaur egun erabiltzen den energia biltegiratzeko teknologia ugariren sortzailea den Armand izan da Innoenergyk antolatu duen eta ibilgailu elektrikoaren garapenean inplikatutako enpresa eta zentro nagusiak, SEAT edo Iberdrola, besteak beste, modu birtualean bildu dituen, baterien 1. goi-bilera iberiarreko maisu-hitzaldia eman duena.
CIC energiGUNEk Montse Casas Cabanas doktorearen eskutik ere hartu du parte. Zentroko arlo elektrokimikoko koordinatzaile zientifikoa da, eta ekitaldiaren amaierako mahai-inguruan hartu du parte, IREC, Tecnalia, INL eta Vasco da Gama CoLAB erakundeetako ordezkariekin batera. Guztiek izan dute "etorkizuneko bateriaren" penintsulako garapen-itxaropenei buruz eztabaidatzeko aukera, eta baita Michel Armandek egoera solidoko baterien inguruan marraztutako agertokia, egungo egoera eta etorkizuneko aplikazioak aztertzeko ere.