Ikerketa zientifiko eta akademikotik datozen datuak aztertzen eta biltzen espezializatutako konpainia britainiarrak urtero eguneratzen duenHighlyCitedResearchers txostenak,komunitate zientifikoak egindako lanen erreferentzia kopuruaren arabera maila globalean eragin handiena duten ikertzaileak aintzatesten ditu.

Michel Armand, CIC energiGUNEko,energia elektrokimikoaren biltegiratzean, energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta hidrogenoaren teknologietan erreferentea den euskal ikerketa-zentroko ikerlaria, ikerketa zientifiko eta akademikotik datozen datuak aztertzen eta biltzen espezializatutako ClarivateAnalytics enpresak urtero eguneratzen duen nazioarteko erreferentziazko zerrenda zientifikoan agertzen da berriro. “HighlyCitedResearchers”izenekoaren 2023ko edizioak Armand sartu duberriro, aurten ere beste zientzialari batzuek gehien aipatu dituzten lanak dituen ikerlarietako bat gisa.

"Badakigu ez dela batere erraza urtez urte zerrenda honetan agertzea, testuingurua gero eta lehiakorragoa baita, -erantzun du Nuria Gisbertek, CIC energiGUNEeko zuzendari nagusiak- baina, egia esan, bere lan zientifikoa hain da zabala eta inspiratzailea, ezen guretzat, besterik gabe, baterien zientziari eskainitako ikerketa-karrera oso baten merezitako aintzatespena baita. Zortea da CIC energiGUNEn duen ezagutzaz eta lan egokiaz goza dezakegula, oraindik lortzeko dauden itxaropen handiekin ", amaitu du.

Ildo horretan, nabarmendu behar da duela gutxi 2023an eguneratutako Stanfordeko Unibertsitateko “Ranking ofWorldScientists”izenekoa ere ezagutzera eman dela, eta Michel Armand Estatuko erreferente nagusigisa agertzen dela Energiaren arloan, baita munduko hamabigarren ere, arlo guztien arteanEuskadiko ikertzailerik garrantzitsuena izateaz gain.

Askotan aipatu diren ikertzaileen zerrenda Web ofScience™-ko aipamenen indizean gehien aipatzen diren artikuluen bidez lortzen da. Artikulu horiek beren ikerketa eremuan urte berean gehien aipatu direnen %1 dira.

1946an Frantzian jaioa, Michel Armand 80ko hamarkadaren amaieran hasi zen litiozko bateria kargagarriak ikertzen –polimero solidoaren elektrolitoarekin egindako konbinazioaren bitartez–. Horri esker, besteak beste, garatu ahal izan dira ibilgailu elektrikoari lotutako teknologia nagusiak. Gaur egun, CIC energiGUNEren elektrolito solidoaren ikerketa-arloko arduraduna da, eta etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren egoera solidoko bateria lortzera bideratutako lantalde bat koordinatzen du.

Armand irakasleak hainbat aintzatespen jaso ditu zientziaren arloan, 2000. urteko Volta domina, 2010eko Galileo saria, 2012ko AyméPoirson saria eta 2016ko Catalán-Sabatier saria, besteak beste. Era berean, Honoris Causa Doktore da Deakingo, 2006an, eta Upsalako, 2016an, Unibertsitateetatik, eta nazioarteko aldizkarietan argitaratutako 416 argitalpenen egilea edo egileetako bat da, 295 aurkezpen egin ditu hitzaldietan eta 200 patente aurkeztu ditu edo aurkeztekotan da. Gainera, 30 doktoretza tesi zuzendu ditu, eta horietako hiru EHUkoak, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, dira.

2011n hasi zen CIC energiGUNErekin harremanetan, “Energia, Bateria eta Superkondesadoreen biltegiratze” Arloko Batzorde Zientifikoan sartu zenean. Aldi berean elektrolito polimerikoen ikerketa-taldearen sorrera zuzendu zuen. Orduz geroztik, Armand irakaslea izan da zentroko zientzia-aholkulari nagusia, eta posizio horretan jarraitzen du CIC energiGUNEko ohorezko zuzendari zientifiko gisa. Azpimarratu behar da elektrolito solidoari buruzko zentroaren ikerketa-lerroa Europa mailako bost lerro nabarmenen artean dagoela gaur egun.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE