Biltzarrak 135 aditu baino gehiago bildu ditu Gasteizen, eta energiaren biltegiratzearen arloan egindako azken aurrerapenei buruz eztabaidatuko dute
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Kabinete, Plangintza eta Estrategia sailburuorde Pedro Gómez Damboreneak CIC Energigune Euskal Ikerketa Zentroaren "nazioarteko paper garrantzitsua" nabarmendu du, egunotan Gasteizen egiten ari den "Power our future" baterien eta superkondentsadoreen Energia Biltegiratzeari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean.
135 pertsona baino gehiago bildu dira astearte honetan Arabako hiriburuko Villasuso Jauregian, material berrien eta energia elektrokimikoa biltegiratzeko gailuen inguruan eztabaidatzeko.
Albiste osoa erdaraz: https://www.elmundo.es/elmundo/2012/03/20/paisvasco/1332266746.html
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...