Eduardok 2012an Kimikako Lizentziatura ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) gainditu zituen. Lizentziaturako azkeneko kurtsoan, urte beteko egonaldi bat egin zuen Utrecht-eko unibertsitatean Prof. Klein Gebbink-ren taldean. Bertan, C-C lotura sortzeko burdinak katalizatutako erreakzioak aztertu zituen. Doktoregoa, organokatalisi asimetrikoaren arloan eskuratu zuen UPV/EHUn burututako formakuntzan, Prof. José Luis Vicarioren zuzendaritzapean. 2015-ean egonaldi labur bat egin zuenCaliforniako Unibertsitatean, Berkeley-en, non Prof. Dean Tosteren taldean fluoroaren kimikan jardun zen, paladioak katalizaturiko fluorazio elektrofilikoan hain zuzen ere. Dokotoregoko ikasketak amaitu ondoren, CIC energiGUNEn elektrolito polimerikoen arloan ikertzaile postdoktoral gisa hasi zen. 2017az geroztik, tentsio handietan egongokarrak diren eta temperatura baxuetan ziklatu ahal diren polimeroen eta litiozko gatzen garapena ikertu ditu. Honetaz gain, azken bi urteetan poligatzei buruzko hainbat lan ere burutu ditu. Gaur egun, Eduardo batez ere, fluxu redox baterietan lanean dihardu. Sektore honetan, elektrolitoaren garrantzia identifikatu denez, CIC energiGUNEn vanadiozko elektrolitoen azterketa eta elektrolito organiko berrien ikerketan ari da teknologia honek behin-betiko bultzada izan dezan.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...