ELENE SASIETA BARRUTIA

Aurkezpena

Elene Sasieta Barrutia Kimikan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2019). Bere Gradu Amaierako Lana Mazedonian (Skopje) egin zuen Erasmus+ programaren bitartez, azido poli-laktiko (PLA) eta ligninarekin osatutako mintz polimeriko biodegradagarri baten sorkuntzan, paketatze lanetan erabilia izateko helburuarekin. Gradua amaitu ondoren Kimika eta Polimeroen Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2020). Tecnalia Research & Innovation-eko Konpositeen Sailean burutu zuen bere Master Amaierako Lana, surfaktante desberdinak erabiliz Buckypaper-aren dispertsioaren hobekuntzan, proiektu honen eskala igoz laborategitik plantara eta hau karakterizatzeko teknika berriak ikertuz. Urte horretan, Biokimikarekin eta Kautxuekin lotutako hainbat ikastaro ere egin zituen. Ikasketak amaitutakoan, hondakinen prebentzio eta birziklapenaren arloko ikerketa eta berrikuntzarako beka eman zitzaion, Ekolber enpresan burutua. Bertan, proiektu zuzendaria izan zen kolageno-PLA film polimerikoaren sorreran eta karakterizazioan. Gaur egun CIC energiGUNEn ari da lanean laborategiko teknikari gisa, energia biltzeko gailuen fabrikazioan.

Interes zientifikoak

  • Polimeroen fisika
  • Mintz polimerikoak
  • Karakterizazio teknikak

Jarduera zientifikoa

  • Konpositeak
  • Biomaterial polimerikoak
  • Plastikoa prozesatzeko teknikak

Sariak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka 2020 - Hondakinen prebentzio eta birziklapenaren arloko ikerketa eta berrikuntza

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE