IRANTZU ARENAZA PRIETO

Aurkezpena

Irantzu Arenaza Prieto Nanozientzian eta Nanoteknologian graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) 2021ean. Bere graduan zehar, silizezko nanopartikuletan jasandako urrezko nanopartikulen sintesiari eta bere jarduera fotokatalitikoaren azterketari buruzko praktikak egin zituen University of Applied Sciences and Arts Northwestern Switzerland (FHNW) unibertsitatean. Gradu amaierako lana Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (EPFL) institutuan egin zuen. Bertan, siliziozko obleetan patroiak diseinatu zituen elektroi-litografia bidez, GaAs-eko nanohariak hazteko. Ondoren, material aurreratuen ingeniaritzako masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), eta 2023ko udan praktikak egin tituen Danimarkako Unibertsitate Teknikoan (DTU). Bertan, AZOren film mehean egin zituen sputteringen bidez, eta foto-hezetasunaren propietateak karakterizatu zituen, analisi kimikoaz gain.

Gaur egun, CIC Energigunen master-amaierako lana egiten ari da, elektrolito organikoetan metalezko eta grafenozko ftalozianina-hibridoen ORR/OER jarduera elektrokatalitikoak ikertuz.

Interes zientifikoak

  • Nanoteknologia
  • Mikroskopia elektronikoa eta karakterizazio-teknikak.
  • Materialen zientzia.

Jarduera zientifikoa

  • Nanopartikula ez-organikoen sintesia eta karakterizazioa.
  • Obleen gainazalen diseinua, nanoharien distribuziorako.
  • Geruza mehetan foto-hezetasunaren propietateak aztertzea eta analisi kimikoa egitea.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE