JIAN XIANG LIAN

Aurkezpena

Jian Xiang LIAN-ek 2010ean jaso zuen Fisika eta Kimika Aplikatuko Ingenieritzako gradu titulua. Ondoren, Fisika Aplikatu eta Nanoteknologia Ingenieritzako Masterra burutu zuen, 2012an, Louvan-eko Unibertsitate Katolikoan, Belgikan. Bere masterreko tesia, urrezko nanopartikulen eta grafeno gainazalen arteko interakzioen ikerketa teoriko eta esperimentalean oinarritu zen. Materia Kondentsatuaren eta Nanozientziaren Institututan (IMCN), Fisika Nanoskopikoaren (NAPS) sailean burutu zen tesia, Jean-Christophe Charlier eta Benoit Hackens irakasleen zuzendaritzapean.

Lian Jian Xiang doktoretza ikaslea izan zen 2013-ko Otsailetik 2017-ko Urtarrilerarte, Roberto Lazzaroni irakaslearen Chimie des Matériaux Nouveaux (CMN) laborategian eta Yoann Olivier eta David Beljonne irakasleen zuzendaritzapean, Mons-eko Unibertsitatean (UMONS), Belgikan. Bere interesak hurrengoak lirateke: grafeno gainazalen propietate geometriko eta elektronikoak ikertzea, gainazal hauen eroankortasun elektrikoa aurresatea, eta funtzionalizazio kimikoaren bitartez propietate hauek aldatzea. Bere ikerketan, azaldutako jarduerak Dentsitate Funtzionalaren Teoriaren (DFT) eta Dinamika Molekularraren (MD) bitartez simulatu zituen. Doktoretza proiektua UPGRADE proiektuaren parte izan zen, ‘Seventh Framework Program (FP7-ICT-2011-C) for Research of the European Comission (FET-Open: 309056 subentzioa)’-aren barne zegoen ‘Future Emergin Technologies (FET)’ programan.

Ondoren, 2017an, urte bateko postdoktoretza burutu zuen Roberto Lazzaroni irakaslearen taldean. Konkretuki, DFT eta MD simulazioak erabili zituen grafenoaren eta likido ionikoen arteko interfasea ikertzeko, giro tenperaturan energia elektrikoa biltzeko aplikazioetan erabilera dutenak.

Azkenik, 2018ko Otsailean, bere bigarren postdoktoretza hasi zuen CIC energiGUNE-n. Javier Carrasco doktorearen taldean. Gaur egun, Jian Xiang Lian doktoreak sodioan oinarritutako material elektroaktiboak modelizatzen ditu, hurrengo generazioko bateriak ahalbidetzeko.

Interes zientifikoak

  • Simulazio atomikoko eta mekanika kuantikoko metodoak, nanoskopia-mailako gainazal eta interfazeen kimika aztertzeko.
  • Baterietan erabiltzen diren material berriak bilatzea, katodoak barne.

Jarduera zientifikoa

  • Dentsitatearen funktionalaren teoria
  • Kimika teorikoa
  • Egoera solidoaren fisika

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE