LEIRE MEABE ITURBE

Aurkezpena

Leire Meabe Iturbek Kimikako gradua lortu zuen 2014an eta Kimika Aplikatuko eta Material Polimerikoen masterra 2015an, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Gradu amaierako lanean, mikrofluidikaren bidez, polibinil alkoholezko hidrogelak garatu zituen biomedikako aplikazioetarako, Aarhus unibertsitatean (Danimarka) Alexander Zelikiren taldean, Erasmus programari esker. Bestalde, masterreko tesian, viologenodun polimeroak sintetizatu eta karakterizatu zituen, POLYMAT Institutuan, Prof. David Mecerreyes eta Dr. Maitane Salsamendiren gidaritzapean. Espainiako ministeritzako FPU predoktoral beka lortu zuen doktoretzako formakuntzarako, hau, 2019. urtean amaitu zuen. Kotutela doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatearen (POLYMAT, Donostia, Espainia) eta Université de Pau et des Pays de l´Adour-en (IPREM, Pau, France) artean jorratu zuen, Prof. David Mecerreyes eta Dr. Laurent Rubatat zuzendarien aholkularitzan hurrenez hurren. Formakuntza honen baitan, hiru hilabetetako bi estantzia egin zituen; lehena, Yagamata University-n (Japonia), Dr. Kazuki Fukushima-ren taldean, aldiz, bigarrena, Deakin University-n (Australia), Prof. Maria Forsyth-en taldean. Doktoretzan zehar hainbat polikarbonatu garatu zituen elektrolito polimeriko bezala aztertzeko. Lan honetako hainbat karakterizazio CIC energiGUNEn egin zituen.Gaur egun, postdoktore bezala CIC energiGUNE zentroko elektrolito polimerikoen lan taldean lanean dihardu.

Interes zientifikoak

  • Elektrolito polimerikoak
  • Litiozko bateriak
  • Bateria solidoak

Jarduera zientifikoa

  • Material polimerikoak
  • Polimeroen kimika
  • Elektrokimika

Sariak

  • 2014an FPU-ko beka
  • Ahozko aurkezpenik onena (2017ko e-MRS, Estrasburgo)
  • Ahozko aurkezpen onena (Journées GFP Sud-Ouest, 2018, Guethary)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE