AITOR BELOKI ARRONDO

Aurkezpena

Aitor Beloki Arrondok, 2018an Energia Ingenieritzako gradua eskuratu zuen Mondragon Goi-Eskola Politeknikoaren eskutik. Epe honen barnean, Warsteinen (Alemanian) 8 hilabeteko egonaldia burutu zuen Infineon Technologies AG-n, non gradu amaierako lana garatzeko aukera izan zuen inbertsoreen simulazio elektriko eta termikoaren alorrean. 2019an Milango Unibertsitate Politeknikoan Ingenieritza Elektrikoko masterrari ekin zion. 2020ko irailean berriz, CIC energiGUNEko kide bilakatu zen Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioan fokalizatutako inbestigazio taldeko partaide gisa. Bertan, bere master amaierako lana burutu zuen elektrolito organiko-akuoso dun fluxuzko erredox baterien sistema mailako modelaketa matematikoaren inguruan. 2021ko martxoan, Aitorrek bere egonaldia luzatu zuen CIC-en, oraingo honetan Proeiktu Ingenieri gisa, fluxuzko baterietara zuzendutako kontrol algoritmoen diseinu eta garapenean jardunaz. Gaur egun berriz, bere doktoretza ikasketak buruntzen diardu zentruan bertan, fluxuzko baterien gelaxken disenuaren optimizazioan zentratuz, eta horretarako 3D-ko modelu komputazional multifisikoak aztertuz eta garatuz.

Interes zientifikoak

  • Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze Sistemak
  • Fluxuzko Erredox Bateriak
  • CFD Modelaketa
  • Baterietara Zuzendutako Kontrol Algoritmo Aurreratuak

Jarduera zientifikoa

  • Potentzia Inbertsoreen Karakterizazio eta Modelaketa
  • Fluxuzko Erredox Baterien Sistema Mailako Modelaketa Matematikoa MATLAB-en
  • Fluxuzko Bateria Organikoentzat Zuzendutako Kontrol Algoritmoen Ikerketa eta Garapena

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE