AITOR VILLAVERDE OREJON

Aurkezpena

CIC energiGUNE-n sartu aurretik, Aitorrek proiektu zuzendari moduan lan egin zuen 2 urtez BATZ S. Coop-en, automozio sektorean aritzen den Mondragon kooperatiba korporazioko kidea. Energia dibisioan lan egin zuen eta eguzki energia termikoko eta mini eolika turbina proiektuetan parte hartu zuen, batez ere AEBetako Kalifornian eta Nevadan estatuetan. 2005ean, Aitorrek Kalifornian eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Teknologia Mikroelektronikoen Institutuan (TiM), gela txurietan trebakuntza jaso zuen, eta, ondoren, GUASCOR FOTON S.L.-ko gela txuria sailaren buru bilakatu zen sei urtez. Laborategiz kanpo, bi ardatzetan jarraipena egiten duen moduluan, munduko errekorra ezarri zuen kontzentrazio handiko eguzki zelula fabrikatu zuen fabrikazio prozesu aintzindaria zuzendu zuen. Era berean, 2005 eta 2007 artean, eguzki zelulen fabrikazio prozesua definizio eta ezarpenean parte hartu zuen Los Angelesen (AEB), AGF Solar LLC-en, Guascor eta AMONIX Inc elkarren artean sortutako joint Venture-ean. 2004an, Energia berriztagarrien arloan hasi zuen bere ibilbidea, ingeniari elektroniko gisa, IAESTE eta Bilboko Industria Ingeniaritza Eskolaren bitartez, Mexikon egindako lankidetza-beka batekin. Sistema fotoboltaikoetan energia biltzeko kontrol elektronikoa diseinatzen eta instalatzen parte hartu zuen, mundu ondarea den Monark tximeleta Biosfera erreserba bezalako zentroetan.

Interes zientifikoak

  • Prozesu berriak garatzea
  • Zelulen fabrikazioa
  • Teknologiaren garapena eta transferentzia
  • Fabrikazio-ingeniaritza
  • Azken belaunaldiko bateriak eta GKL

Jarduera zientifikoa

  • Prozesuen ingeniaritza
  • Produkzio-lineak muntatzea
  • Energia berriztagarria
  • Automobilgintzako osagaien fabrikazioa
  • Proiektuen kudeaketa

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE