ALEXANDER SANTIAGO SANCHEZ

Aurkezpena

Alexander Santiagok 2010ean Kimikako titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, material polimerikoetan espezialitatua. Bere estudioetan zehar kolaborazio beka lortu zuen Polimeroen Zientzia eta Teknologia Sailan ikerketak hasteko. Bere doktorego ikerketak hasi baino lehen, Euskal Herriko Unibertsitatetik kontratatua izan zen ikertzaile elkartu bezala 2012an Eusko Jaurlaritza emandako dokterego aurreko beka lortu baino lehen María Lourdes Irusta eta Alba Gonzaléz Vives irakasleekiko ardurapean. Bere dorektoregoan zehar lau artikulu argitaratu zituen lehen egile bezala Organiko-Inorganiko material hibridoen sintesia gainazal propietate berariazko estaldurentzako gaiari lotuta. Doktoregoan zehar, 3 hilabeteko egonaldia egin zuen San Josen (Kalifornia) kokatutako IBM centro teknologikoan, Geraud Dubois eta Dan Sandersen zuzendaritzapean. Bai tesi-lana bai egonaldia estaldura hibrido organiko-inorganikoen sintesian eta karakterizazioan oinarritu ziren. 2016an tesia defendatu ondoren, Polymat ikerketa institutoan sartu zen aldi baterako kontratu baten bidez polimerozko estaldurak garatzen jarraitzeko. 2016ko irailean, Standard Profil konpainian sartu zen, automobilen industria lehiakorrerako material polimerikoak ekoizteari bideratua, material berriak garatzeaz arduratutako laborategiko teknikari gisa. Lan horretan 2018ko uztailera arte iraun zuen CIC energigune zentro teknologikoan kontratatua izan ostean doktorego osteko ikertzaile bezala Litio-sufre eta polimerozko elektrolito lineetan Heng Zhang eta Chunmei Li doktoregoen zuzendaritzapean. Zentroan egon den bitartean, Journal Power of Sources eta Advance Energy Materal eragin handiko aldizkarietan bi argitalpen eskuratzeaz gain Julen Castillo Master ikaslearen lanaren zuzendaritza lortu du.

Interes zientifikoak

  • Li-S teknologia
  • Elektrolito polimerikoak

Jarduera zientifikoa

  • Polimeroen sintesia
  • Karakterizazio termiko eta morfologikorako teknikak
  • Kimika Organikoa

Sariak

  • Cum Laude aipamena eta aipamen internazionala Kimika aplikatua eta material polimeroak doktoregoan. Esukal Herriko unibertsitatea 2016.
  • Doktoregoa burutzeko ikerketa beka. Eusko Jaurlaritza, 2012 – 2015.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE