Amaia Ortiz de Lejarazu Ingurumen zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2011), Doktorea Alcalá de Henareseko Unibertsitatean (2022). Bere tesis doktorala Membranen Teknologiako ikerketa taldean burutu zuen, IMDEA Agua institutuan (tesiaren izenburua “Anion-exchange membranes from end-of-life reverse osmosis membranes: indirect recycling approach for a circular water sector”), Serena Molina eta Juan Manuel Ortiz doktoreen zuzendaritzapean. Bere ikerketa esperientzia, ioi-trukerako membranak sintetizatzen, modifikatzen, karakterizatzen eta prozesu elektrokimikoetan ezartzen datza. Doktoratuaren barne, bi egonaldi labur egin zituen atzerriko unibertsitateetan, lehena (3 hilabete), KU Leuven unibertsitatean (Belgika), Sistema Jasangarrietarako Ingeniaritza departamentuan, Prof. Bart Van der Bruggenren zuzendaritzapean, non membranen modifikazio superfizialak burutzeko tekniketan aritu zen. Bigarrena (3 hilabete), Lisboako NOVA unibertsitatean (Portugal), Ingeniaritza Kimiko eta Biokimikako departamentuan Prof. Joao G. Cresporen zuzendaritzapean, non aurrez egindako membranak erabili zituen prozesu elektrokimiko pasiboetan.
2022an CIC energiGUNEn Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioa taldean lanean hasi zen ikertzaile postdoktoral gisa. Gaur egun, fluxu redox baterietan lanean dihardu, ioi-trukerako membrana berriak sintetizatzen, edota membrana komertzialak modifikatzen, haien efizientzia fluxu redox baterietan hobetzeko asmoz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...